Santiagotarrakek neskak arraun olinpikoan aritzera animatu nahi ditu

Santiagotarrak elkarteko arraun olinpikoko sekzioak emakumezkoen lehiaketa kirola bultzatzeko ekimenak jarri nahi dituzte martxan. Hau dela eta, 2011 baino lehen edo urte horretan bertan jaiotakoentzat doako ikastaro bat antolatu da. Doako ikastaro horren bitartez neskei arraun olinpikoa ezagutzeko aukera eman nahi zaie. Ikastaroa abuztuaren 28an hasi eta irailaren 1era amaituko da, 11:15etik 13:15era.

Izena emateko, bidali zure harremanetarako datuak (izen-abizenak, jaioteguna eta telefonoa/e-maila) uda@santiagotarrak.com helbidera edo deitu telefonoz 695 781 145 telefono zenbakira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude