Xantalen Danborradan parte-hartu ahal izateko entseguak antolatu dituzte. Guztira, bi entsegu antolatu dituzte. Danborrada, abuztuaren 19an, larunbatean, egingo da.
Lehen entsegua abuztuaren 13an, igandean, 16:00etan egingo da eta bigarrena abuztuaren 16an 19:00etan. Entseguak Jesus kaleko 9. Zenbakian egingo dira, hau da, Alde Zaharra-San Juan auzo elkartearen egoitzan.
Dena dela, Xantalen danborradan parte hartzeko asmoa dutenak antolatzaileekin harremanetan jarri daitezke aldezaharrasanjuan@gmail.com helbidera idatziz.