Martxoaren 2an Gure Eskuren Itsasargia eztabaida herritari buruzko saioa egingo da Irunen

Gure Eskuk 10 urte beteko ditu ekainaren 8an, eta etorkizunera begira jarriz herri dinamikak indartuko dituztela iragarri dute. Dagoeneko Itsasargia izeneko eztabaida herritarra abian dute. Bestetik, Nazioarteko Konferentzia bat antolatzeko lanean ari dira eta uztailan, Tourra Euskal Herritik abiatuko dela baliatuko dute aldarriak lau haizetara zabaltzeko.

Itsasargia ahalik eta eztabaida herritarrena eta parte hartzaileena izatea nahi dute, Gure Eskuren datozen urteetarako norabidea guztien artean adosteko. Horregatik, parte hartu eta  iritzia eman nahi duen orok bide ezberdinak ditu horretarako. Esaterako, jada Gure Eskuren bazkidea direnek Plazan, Gure Eskuren plataforma digitalean, sartu eta bertan ekarpenak idatziz egiteko aukera izango dute.

Bestela, ekarpenak modu zuzenean eta presentzialean egitea nahiago dutenentzat, eztabaida saio bat egingo da Irunen martxoaren 2an. Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da Palmera Monteroko gunean eta eskualdeko herritarrak gonbidatu dituzte saio honetan parte hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude