Alde Zaharra San Juan Auzo Elkartea Xantalen 2023 Danborrada antolatzen hasi dira

Alde Zaharra San Juan Auzo Elkartea 2023ko Xantalen jaiak antolatzen hasi da eta aurten dei berezia egingo die auzoko Elkarte Gastronomikoei Danborradan parte har dezaten. Era berean, auzotarrei eta, oro har, irundarrei ekitaldi honetan parte hartzeko deia egin diete. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, idatzi aldezaharrasanjuan@gmail.com helbidera edo sare sozialetik auzo elkartearekin kontaktatu.

2018. urteaz geroztik, Xantaleneko danborrada ospatzen da, urtetik urtera handituz doan ekitaldia, eta herritarrek hobeto baloratzen dutena. Aurtengo danborrada, abuztuaren 19an, larunbatean, ospatuko da eta auzoko eta Irungo udako ekitaldi garrantzitsu eta parte-hartzaileenetako bat izatea gustatuko litzaieke antolatzaileei.

Hori dela eta, datozen egunetan Alde Zaharra San Juan Auzo Elkartetik auzoko Elkarte Gastronomikoekin harremanetan jarriko dira, bertan parte har dezaten, ibilbidean zehar beraien martxak jotzeko edo euren banderak eramateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude