Asteburu honetan Jaizubia Zaldiketa Eskolak XXXIII. Irun Hiria Sari Nagusia hartuko du

Argazkia: Jaizubiako Hipika

Datorren larunbatean, ekainaren 17an, Jaizubia Zaldiketa Eskolak, XXXIII. Irun Hiria Sari Nagusia ‘Nagore Otañoren Oroimenezkoa’ lehiaketa hartuko du, klubak berak antolatuta eta Irungo Udalaren laguntzarekin.

Probak Jaizubia Zaldiketa Eskolaren pista nagusian egingo dira, 2018ko ekainean, Gipuzkoako Jauzi Txapelketa eta Irun Hiria Sari Nagusia «Nagore Otañoren oroimenezkoa» txapelketarekin estreinatutako pistan. Gaur egun Euskadiko pistarik handiena da 80×70 metro eta 6.000 metro koadroko neurriak ditu.

Bi egunetako hitzordua 10:00etan hasiko da eta hainbat altueratako jauziak izango dira: 0,50 metrotik 1,30 metrora. Parte-hartzaileen etorrera errazteko ibilgailuentzako aparkalekuak jarriko dira Txingudi Ikastolan, Ikastola parean eta Urdanibia Jauregiaren inguruan.

Jaizubia Zaldiketa Eskolako Presidenteak, Itziar Urtizbereak, XXXII Irun Hiria Sari Nagusia ‘Nagore Otañoren oroimenezkoari’ Irungo Udalak emandako babesa azpimarratu nahi izan du; San Pedro eta San Martzial jaien egitarauan urtero antolatzen den lehiaketa.

Jaizubia Zaldiketa Eskolak eta Irungo Udalak 30 urte baino gehiago daramatzate lehiaketa hau antolatzen; 2007rarte ‘Derbi San Martzial Irun Hiria Sari Nagusia’ deitzen zen baina, 2007an Lasarteko Hipodromoan Nagore Otaño amazona istripuz hil ondoren, hurrengo urtetik aurrera, Irun Hiria Sari Nagusia ‘Nagore Otañoren Oroimenezkoa’ izena jarri zitzaion.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude