Udaleko Kultura arloak jakinarazi du San Pedro eta San Martzial jaiak direla-eta Ficobako kanpoko aparkalekuan jarritako feriak eta atrakzioak ekainaren 16tik uztailaren 1era arte egongo direla zabalik, biak barne. Hona prezioak:
– Haur-atrakzioak: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 3,20 €, (6 bidaiatarako abonua, 15 €)
– Helduentzako atrakzioak: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 4,00 €
– Atrakzio berezia edo berria: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 5,00 €
– Egun herrikoan, aparatu guztiak: 2,00 €. Atrakzio berri edo berezietarako eta ikuskizunetarako izan ezik, pertsona/bidaia bakoitzeko, 2,80 €. (Egun herrikoiak ekainaren 17a, 22a eta 27an izango dira).
EGUNAK | IREKIERA
| ITXIERA
|
Ekainak 16, 17 | 17:00 | 00:00 |
Ekainak 18, 19, 20, 21, 22 | 17:00 | 23:00 |
Ekainak 23, 24 | 17:00 | 02:30 |
Ekainak 25 | 12:00 17:00 | 14:00 23.00 |
Ekainak 26 | 17:00 | 22:00 |
Ekainak 27 | 16:30 | 23.00 |
Ekainak 28 | 17:00 | 00.00 |
Ekainak 29 | 16:30 | 02.30 |
Ekainak 30 | 12:00 16:30 | 14:00 02:30 |
Uztailak 1 | 12:00 16:30 | 14:00 3:00 |
Hilaren 20an asteartearekin eta 26an astelehenarekin 17:00etatik 19:00etara ez dela musikarik izango behar bereziak dituzten haurrak kontuan izanik. Lehen aldia izango da horrelako zerbait egiten dena.
Luis Marianoko postuak, igandera arte (uztailak 2)
Bestalde, aurtengo jaiak direla-eta jartzen diren postuak Luis Mariano inguruan jarri dira egun hauetan. Guztira, 12 etxola izango dira, askotariko artisautzakoak, jostailutarakoak eta fruitu lehorrak saltzekoak. Postuak ostiral honetan (ekainak 17) ireki eta uztailaren 3ra arte egongo dira, goizeko 10:00etatik aurrera, 24:00ak arte edo 4:00ak arte, segun zein egunetan.