Aurtengo Udaleku eta Abentura programan parte hartzeko toki libreak daude

Udaleku eta Abentura programan izena emateko ohiko epea amaitu ondoren, GazteARTEan Gazteria Zerbitzuak jakinarazi du zenbait plaza libre geratu direla.  Kasu honetan, esleipena automatikoki egingo da, eskariaren hurrenkeran, eta betekizun bakarrak eskatutako txandako adina eta hizkuntza izango dira.

Interesa izanez gero, jarri harremanetan Gazteria Zerbitzuarekin, zuzenean 943 50 54 04 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, edo gazteria@irun.org helbide elektronikoaren bidez.

Programa 2005etik 2013ra (biak barne) jaiotako pertsonei zuzendua dago.  Aurten, pandemia dela eta, jarduerak Irunen eta inguruko hainbat tokitan egingo dira, eta Martindozenea aterpetxea izango da basea. Batez ere gure inguruko natura eta aire zabaleko eremuak balioesten dituzten ekimenak nabarmentzen dira programan, eta horretarako proposamen batzuk egin dira, hala nola eskalada, Stand Up Paddle edo hiri-ginkanak.

Honako hauek izango dira prezioak toki bakoitzeko:

Irunen bizi ez direnentzat: 165,60 euro (familia-unitateko kide bakarra); 129,90 euro (familia-unitateko bi kide); 97,40 euro (hiru kide); 64,95 euro (lau kide). Irunen bizi ez direnentzat: 198,75 euro (familia-unitateko kide bakarra); 159,02 euro (familia-unitateko bi kide); 119,24 euro (hiru kide); 79,51 euro (lau kide).

Kuota orokorraren % 75eko hobaria aitortzen zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten bizikidetza-unitateetako pertsonei eta antzeko egoera bat justifikatzen duten pertsonei, azken horien kasuan aurretik Gizarte Ongizatek txostena eginda. Hobari hori ezin izango da metatu beste salbuespen edo hobari batzuekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude