Irungo Udalak genero indarkeriari buruzko sentsibilizazio-kanpaina berrabiarazi du

Miren Echeveste Berdintasuneko ordezkariak prentsaurreko bat eman du asteazken goizean, Irungo udalak genero-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioan egiten jarraitu nahi duen lanaren ardatz izango den kanpaina aurkezteko. Azaroaren 25aren harira antolatu da, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna baita.

Ordezkariaren hitzetan, oso garrantzitsua da kanpaina hau, «izan ere, guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu genero-indarkeria ikusaraztea eta haren forma guztiak desagerrarazteko lanean jarraitzea. Oraingo honetan, eguneroko egoeretan jarri nahi dugu arreta, hala nola lagunen edo bikotekideen arteko harremanetan. Egunero-egunero gertatzen diren egoerak dira, eta pertsona guztien bizitzan daude presente». Era berean, kanpainaren izaera hezitzailea nabarmendu du, «eskoletan banatuko diren materialei esker».

Kanpaina Irungo Imago agentziarekin batera diseinatu da, eta Genero Indarkeriaren Aurkako Estatu Itunaren finantzaketa jaso du. 2017an onetsi zen itun hori, eta inflexio-puntu bat izan da genero-indarkeriaren forma guztiak desagerrarazteko botere publikoen jardunean. Irunen zenbait ekimen egin ziren uda hasieran, eta orain ekintza guztiak indartu dira.

Bigarren fase hau azaroaren 2tik 30era luzatuko da, eta presentzia handiagoa izango du kalean. «Kontrola ez da maitasuna» kanpainaren banderak jarriko dira, puntu morea egongo da eta kartelak jarriko dira markesinetan eta bide publikoko beste elementu batzuetan, kartelak banatuko dira dendetan jartzeko eta eskuorri gehiago banatuko dira udal-instalazioetan eta DBHko eta DBHOko ikastetxeetan (DBHren kasuan, 3. eta 4. mailan banatuko dira). Azaroaren 25aren inguruan, ekimen horiei batuko zaizkie urtero egiten diren beste ekimen finko batzuk, hala nola puntu morea edo Irun Beldur Barik programa.

Eduki horien ardatza lagunen edo bikotekideen arteko harremanetako eguneroko egoerak dira. jarrera negatiboak sor daitekeenez, horiek agerian jarri nahi dira, errazago hautemateko eta horien kontra egiteko. Sare sozialetako leloa «Kontrola ez da maitasuna» izango da. Kanpainaren irudiak, gainera, sare sozialetan egongo dira ikusgai, bai eta udal-instalazioetako pantailetan ere. Horretarako, kanpainaren leloa aipatzen duten hiru bideo egin dira. Horietan, deuseztatu nahi ditugun jarrera horiek erakusten dira: arropa kontrolatzea, lagunak kontrolatzea eta pribatutasuna ez errespetatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude