Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Kontseilu Nagusi berria du

Kotte Ecenarro, Hendaiako alkatea, presidente izaten jarraituko du eta Irunek eta Hondarribiak ordezkari berriak dituzte

Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Nagusi berria eratu da gaur goizean Hendaiako Udalean. Jose Antonio Santano eta Igor Enparan, Irun eta Hondarribiko alkateak, lehenengo eta bigarren lehendakariorde izendatu dituzte hurrenez hurren. Hendaiako alkatea den Kotte Ecenarro presidente izaten jarraituko du bere agintaldia amaitu arte.

Irunek eta Hondarribiak euren ordezkariak izendatu dituzte erakunde honetan, azken hauteskundeetatik sortutako udal berriak eratu ondoren. Irundik José Antonio Santano, Urkiri Salaberria eta Ane Unanue izango dira ordezkariak eta Hondarribitik Igor Enparan, Gonzalo Carrión eta Noemi Odriozola. Hendaiako ordezkariak ez dira aldatuko Kontseiluan: Kotte Ecenarro, Richard Irazusta eta Itziar Aizpuru izango dira.

Bilkura horretan bertan, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko karguak ere izendatu dira, Irun eta Hondarribiko udalerrien ordezkari gisa. Miguel Ángel Páez izendatu dute Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari, eta Estitxu Urtizberea batzordekide, Richard Irazustarekin batera. Idazkaria Gracy Pradier-Guldner izango da, Arnaud Mandamentek erretiroa hartu ondoren. Kontseiluak azken urteotan Zuzendaritza Batzordeko idazkari gisa egindako ekarpena eta lana aitortu eta eskertu nahi izan dio Arnaud Mandamenti.

Zuzendaritza Batzorde honen eginkizunak honako hauek dira: Partzuergoaren eskumen-eremuan proposamen berriak edo Partzuergoarentzat interesgarriak diren kanpo-erakundeetatik datozen proiektuak garatu, sustatu eta aztertu beharreko lana udalekin koordinatzea, eta Partzuergoko lehendakariari eta, azken buruan, Kontseilu Nagusiari proiektuen eta jardueren proposamenak helaraztea, horiek onar ditzaten.

Bidasoa bizirik-ek Partzuergoaren jarduera bere osotasunean kudeatzen jarraitzen du, Partzuergoko organo erabakitzaileek hartutako erabakiak betearazteaz eta bere jarduera dinamizatzeaz arduratzen da, proiektuak bultzatuz eta jarduteko irizpideak proposatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude