Oiassoko termak berreskuratzeko lehen lanak hasi dira

José Antonio Santano Irungo alkatea, Cristina Laborda Kulturako Obretako ordezkaria eta Nuria Alzaga Kulturako ordezkaria Erromatar termak berreskuratzeko lanen hasiera bisitatu dituzte gaur. Proiektua gauzatzeko lehen lanei ekin zaie dagoeneko. Gainera, udal ordezkariek proiektuaren helburuak errepasatu dituzte gaurkoan.

José Antonio Santano alkateak adierazi duenez, une garrantzitsua da terma hauek berreskuratu eta bisitatzeko moduan jartzeko lanen hasiera, “denbora luzez egon gara honen esperoan”. Alkateak azpimarratu du albiste pozgarria dela, Oiasso Museoaren eskaintza borobiltzeko balioko du eta, aldi berean, kultur ondarearen balioa sustatzean oinarritutako hiri-eskaintza indartuko du. “Gazteluzar berreskuratu dugu, Ama Xantalen ermita birgaitu dugu, eta orain gure historiaren beste eredu bikain baten txanda iritsi da: Oiassoko termena, han zuzen ere”, adierazi du alkateak. Santanoren ustetan, termak ikusteko aukera ematea hobekuntza nabarmena izango da Oiasso Erromatar Museoan“.

Berreskuratze proiektua

Eskola zaharraren eraikina birgaitzeko eta barnealdea egokitzeko lanak egin ondoren, 2007ko ekainaren 21ean zabaldu zen Oiasso Museoa. Bada, egungo proiektuaren helburua da Museoaren egoitza Udalak haren ondoan duen partzelara hedatzea, bertan Oiassoko terma erromatarren aztarnak agertu baitziren. Proiektatutako eraikinaren barrualdeak 448,57 m2-ko azalera erabilgarria du, eta haren diseinuak hainbat helburu ditu.

Batetik, partzelako erromatar aztarnak babestea. 1996an, Irungo eskola publiko zaharren eraikinaren ondoko partzelan, t azaldu ziren, Oiassoko erromatar asentamenduaren eta hura eratzen zuten eraikuntza tipologikoen ezaugarriak zehazteko garrantzi handiko aztarnak berauek. Bada, eraikinaren helburua aztarnak eguratsetik babestea da, oso delikatuak baitira.

Bestetik, Oiasso Museoaren egoitza handitzea eta aztarna erromatarrak erakustea. Eraikin berriaren programa funtzionalaren oinarriko eraikina, Oiasso Erromatar Museoaren egoitza, handitu egingo da proiektu honek aurreikusten duen espazio berria sortuta. Espazio berriaren zoruko termak aitzakiatzat hartuta, aztarnen gainean pasarazita bisitarien ibilbidea luzatzea da helburua, haiek Museoak erakusgai dituen gainerako aztarnetara erakartzeko.

Azkenik, aztarnen ingurua egokitzea: Proiektuaren funtsezko beste helburuetako bat da eraikin berriaren inguruari garrantzia ematea Irungo hirigune historikoaren barruan, hiriaren barruko helmuga bihurtzea. Horretarako, urbanizazioa Fermin Calbetón kalearen urbanizazio berriko zolagainekin eta Beraungo etxeko hareharrizko lauzekin bat etortzea proiektatu da, eta aztarnen ardatzak trazatzea proposatu. Bestalde, eraikinak, berez, erakusleiho moduko beirate handi batzuen bidez eta beirazko zoruko zerrenda baten bidez, aztarnetara gerturatzeko eta eraikinaren mugetatik kanpo hedatzen direla ikusteko aukera ematen du. Nabarmentzekoak dira, gainera, zuhaitzak. Obraren kokalekuan bertan dagoen Libanoko zedro bat aipagarria da, batik bat: tamaina eta balio handiko zuhaitz bat da, eta merezi duen garrantzia eman zaio plaza berriaren hirigintzako proposamenean; izan ere, parterre handi bat eraikiko da haren inguruan, behar bezala garatzeko babesa eta oinarria emateko. Proposamenean, gainera, erabaki logiko eta saihetsezin bat hartu da: «puntu beltz» gehiago ez sortzea.  Horretarako, argiz betetako antolamendu zabal eta atsegin bat diseinatu da, arlo horrekin lotutako arazoak saihesteko.

Orain, lehen lanei ekin diete, besteak beste: erromatar aztarnak babesteko teilapea eta egitura desmuntatzea, berdeguneetako sastrakak moztea, edo narriatzeko arrisku handiena duten aztarnak babestea, geo-oihalak erabilita, arkeologia-enpresa espezializatuaren iritziaren arabera.

Azken emaitza

Pasarela metaliko arin obalatu bat planteatu da, aztarnen gainean, egungo eraikinaren atzeko irteeratik abiatuko dena: egungo eraikina eta berria lotuko ditu, eta Junkal parrokia behatzeko plataforma bat izango da. Era berean, aztarnei begiratzeko plataforma zentral bat eta larrialdietako irteera baten bidez plaza berria eta Sarasate karrika lotzeko beste pasarela bat planteatu dira. Lizitazio-aurrekontua 2.573.777,27 €-koa da, eta exekuzio-epea, 14 hilekoa.

Termak berreskuratzeko proiektua Europako deialdiko aukeratuetako bat izan zen, Museoaren digitalizazioarekin eta Irun helmuga turistiko adimendun bilakatzeko beste neurri batzuekin (digitalizazioarekin, seinaleekin, komunikazioarekin eta irisgarritasunaren hobekuntzarekin) batera. Horrela, Europak emandako laguntzen bi milioietatik 1.490.000 euro birgaikuntza-proiekturako dira, eta gainerakoa, aztarnategi hau eta beste batzuk digitalizatzeko elementuetarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude