Artaleku eta Azken Portu kiroldegiek uztaileko ikastaroak iragarri dituzte

Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, Azken Portu eta Artaleku kiroldegiek udako (zehazki, uztaileko) ikastaroen eskaintza berri bat egin dute.

Egungo egoera ikusita, neurri bereziak hartuko dira: jende kopurua mugatzeko neurriak eta kiroldegia eta materiala garbitzeko beharrezkoa den denbora dela-eta, haurrentzako igeriketa eskolek eta igeriketa egokituko eskolek 40 minutu iraungo dute, eta helduentzako igeriketa eskolek eta aretoko jarduerek, 45 minutu, yoga eskolek izan ezik, 75 minutu iraungo baitute.

Aretoko eta igerilekuko ikastaroen uztaileko programak 113 ikastaro hartzen ditu barnean (56 Artalekun eta 57 Azken Portun), eta 896 toki eskaintzen ditu (462 Artalekun eta 434 Azken Portun). Programak egiten dituen proposamenak, ariketa motak, ohikoak dira: badira zumba, tonifikazio, aerobic, pilates, wellness, cycling, yoga… ikastaroak; bizkarra osasuntsu mantentzekoak; etab. 

Izen ematea

Beste urte batzuetan garai honetan ez bezala, ez da izango aurretiaz izena emateko eperik, eta ez da hartu beharko hitzordurik: izena emateko fasea zuzenean hasiko da, maiatzaren 31n abonatuentzat eta, tokirik badago betiere, ekainaren 7an abonatu ez direnentzat. Irun Txartela erabiliz webgunean eman beharko da izenaeta izena emateko ordenaren arabera banatuko dira tokiak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude