Lapurriturrik perretxikoen eta onddoen mundua ezagutzeko irteera batekin agurtuko du denboraldia

Lapurriturriko Informazio Guneak, zeina Aiako Harria Parke Naturalean dagoen eta Irungo Udaleko Garapen Iraunkorreko Departamentuak sustatzen duen, denboraldi honetako zazpigarren eta azken jarduera iragarri du: perretxiko eta onddoen mundua ezagutzeko irtenaldi bat, urriaren 9an, larunbatarekin.

Jesús María Orcajo eta Patxi Lago adituen eskutik, Lapurriturri inguruko basoetan barrena, parte hartzaileek onddo eta perretxikoei buruz gehiago jakiteko aukera izango dute: nondik datozen, zer habitatetan bizi diren, jangarriak diren ala ez…

Garapen Iraunkorreko ordezkari Borja Olazabalek azaldu duenez, “Lapurriturriko denboraldia bukatzeko, ohikoa denez, perretxiko eta onddoen munduan murgiltzeko irteera programatu da, gure inguruan zale asko biltzen dituen jarduera bat. Eguraldia ona bada, gainera, Aiako Harriaz gozatzeko aitzakia ezin hobea da proposamena”.

Irailaren 27tik aurrera eman ahalko da izena, www.irun.org webgunearen bidez edo 010 telefonora deituta, eta gehienez ere hogei lagunek parte hartu ahalko dute irteeran. Ildo horretatik, pandemiagatik ezarritako neurriak hartuko dira. Gainera, gogoan izan beharra dago eguraldiaren araberakoa izango dela irtenaldia egitea eta mendian ibiltzeko oinetako eta jantzi erosoak eramatea komeni dela.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude