Udalak programa berezi bat jarriko du martxan Irungo jaietan indarkeria matxista prebenitzeko

Astelehen honetan emandako prentsaurreko batean, Irungo Udaleko Berdintasuneko jarduneko ordezkari Miren Echevestek 2023ko San Pedro eta San Martzial jaietan indarkeria matxista prebenitzeko programa bat aurkeztu du.

Berdintasun arloan komunitatea sentsibilizatzeko hartu den neurrietako bat da, eta indarkeria matxistaren esparruko jarrera eta ekintzak prebenitzeko eta biktima guztiei laguntzeko jardueretan datza. Ekainaren 16tik 18ra bitarteko asteburuan eta ekainaren 23tik uztailaren 1era bitartean gauzatuko da.

Puntu moreak

Programaren esparruan, indarkeria matxistari buruzko informazioa emateko puntuak, puntu more direlakoak, jarriko dira. Puntu horietan indarkeria matxistari buruzko informazioa eta aholkuak emango dira, berdintasun arloko profesionalek zuzendutakoak. Zehazki egun, leku eta ordu hauetan kokatuko dira puntu moreak Irungo jaietan:

  • Ekainaren16an San juan plazan 22:00etatik 01:00etara kontzertuan.
  • Ekainaren 17an, Urdanibia plazan, 22:00etatik 1:00etata kontzertuan.
  • Ekainaren 23an Urdanibia plazan 22:30etik 2:30era kontzertuan.
  • Ekainaren 24an Ficoban 17:00etatik 20:00etara Herri Bazkarian.
  • Ekainaren 25ean Istillaga plazan 21:00etatik 00:00etara Gaztegunean.
  • Ekainaren27an Istillaga plazan 21:00etatik 00:00etara Gaztegunean.
  • Ekainaren 28an Urdanibia plazan 22:00etatik 2:00etara kontzertuan.
  • Ekainaren 30ean Urdanibia plazan 22:00etatik 2:00etara Diskofestan.

Telefono morea

Isabel Fornieles Pereirak, indarkeria matxistaren biktimei laguntzen aditua den psikologo batek, telefono morea zuzenduko du, indarkeria matxistaren biktimei laguntza eta arreta emateko zerbitzu bat.

Zerbitzu horrek dagoeneko martxan diren baliabideak osatuko ditu, eta, haren bidez, berehalako arreta puntuala emango zaie biktimei, nahi badute kasua dagokion baliabidera bideratu arte, ekainaren 16ko 17:00etatik ekainaren 18ko 17:00etara bitartean eta ekainaren 23ko 17:00etatik uztailaren 1eko 17:00etara bitartean, etengabe. Zerbitzua eskatzeko, 607070202 telefono zenbakira deitu beharko da, edo WhatsApp mezua bidali.

Prebenitzeko, kontzientziatu

Irungo jaiek irauten duten bitartean, jaiak berdintasunean eta eraso matxistarik gabe ospatzeko, pegatinak, biktimentzako intereseko telefonoak dakartzaten biniloak, berdintasunaren aldeko musuzapiak eta indarkeria matxistari buruz kontzientziatzeko liburuxkak banatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude