Bidasoako Itaiak indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko bi hitzaldi antolatu ditu

Bidasoako Itaiak indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko jarduerak prestatu ditu. Zehazki, Palmera Montero gunean martxoaren 4an, larunbatean, egingo diren bi hitzaldi prestatu ditu. Antolatutako ekintzen helburua da emakume langileen gaitasun politikoak eta sozialak garatzeko espazioak sortzen laguntzea.

Itaiak antolatutako ekintzak goizeko 10:30ean hasiko dira, “Nola antolatu indarkeria matxistari aurre egiteko?” hitzaldiarekin. Jarraian, 11:30ean luntxa izango da eta 12:00etan, berriz, “Emakume langilea eta osasun mentala” hitzaldia emango da. Ondoren,14:00etan bazkaria egingo da eta 5 euro balio duten tiketak erosteko sare sozialen bitartez harremanetan jarri behar da elkarteko kideekin. Azkenik, parte-hartzaileek kontzertu akustiko batez gozatzeko aukera izango dute.

Martxoaren 8an elkarretaratzea

Era berean, Bidasoako Itaiak iragarri du martxoaren 8an arratsaldeko 19:00etan San Juan Plazan elkarretaratzea egingo dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude