Igandeko maratoi-erdia dela-eta, hainbat trafiko mozketa izango dira

Otsailaren 26an, igandearekin, maratoi erdia jokatuko da Irunen, eta, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, lasterketak hiri osoko trafikoan izango du eragina, Katean eta Behobian izan ezik, 09:00etik 12:30era bitartean gutxi gorabehera.
Lehenengo etenak Colón ibilbidearen erdialdean egingo dira, 09:00etik aurrera, irteerako azpiegitura muntatzeko. Gainerako aldaketek, berriz, auzoetan izango dute eragina, lasterkariak pasatu ahala, eta, hortaz, Udaltzaingoak, sartu-irten guztiak ahal bezainbat bermatzeko, ibilgailuen sarrera-irteerak seinaleztatuko ditu.

Santiagon eta Beraunen, 09:30etik 11:30era bitartean, ibilgailuak Osinbiribil biribilgunetik – Nafarroa hiribidetik, Izaga kaletik eta Junkal karrikatik sartuko dira, Irten, berriz, Salís hiribidetik irtengo dira, Eskoleta karrikan gora, eta, gero, Eliza karrikan biratuko dute, aldi baterako egungoaren kontrako noranzkoa ezarriko baita, eta Nafarroa hiribidetik jaitsi –Dunboa kaleraino, jaisteko bakarrik erabili ahalko da Nafarroa hiribidea–.

Dunboan, 09:30etik 10:30era bitartean, Osinbiribil biribilgunetik datozen ibilgailuak Ramón Iribarren eta/edo Erlaitz kaleetatik sartuko dira auzora, eta, lasterkariak pasatu ahala, Martxoak 8 kalea noranzko bakarrekoa bilakatuko da: Dunboa kalerantz bakarrik zeharkatu ahalko da. Auzoko irteera, berriz, Dunboa kalea – Nafarroa hiribidea izango da. Aipatzekoa da ingururako aurreikusten diren aparkaleku murrizketak direla-eta Dunboa ikastetxeko patioa ibilgailuak aparkatzeko egokituko dela ostiraleko 18:00etatik igandeko 12:00etara bitartean.

Artia eta Palmera-Montero inguruan, 09:45etik 12:00era bitartean, ibilgailuak Behobiatik sartuko dira, hilerrira igo eta Artiga ibilbidera eta Berrueta Pintorea kalera sartuta, eta irten César Figuerido eta Juan Luis Seisdedos kaleetatik irtengo dira, Juan Wollmer plazan barrena. 10:10etik aurrera, berriz, Osinbiribil biribilgunetik sartuko dira, baina baliteke ilarak sortzea lasterkariak pasatu ahala. Meakan, 09:45etik 12:00era bitartean, ibilgailuak Artiatik sartuko dira, Teodoro Murua kaletik, eta, hilerriko aldapan behera, Artiako zubira iritsiko dira, non ezkerrera biratu beharko duten. 10:15etik aurrera, Osinbiribil biribilgunetik sartuko dira, libre egongo baita.

Gainera, ordu batean zein bestean, Elizatxo eta Euskal Herria hiribideak baliatu ahalko dira, Ermita karrikan eta Arbesko Errota kalean barrena –Arbesko Errota kaleko noranzkoa aldatuko da–, Artiako zubiraino. Irteerak Artiga ibilbidea eta J. L. Seisdedos kalea izango dira.

Arbesen, 09:45etik 12:15era bitartean, Euskal Herria hiribidetik sartuko dira ibilgailuak, baita Uztapide Bertsolaria kaletik ere Ricardo Alberdi zumarditik badatoz. Irteerak, berriz, Juan Wollmer plaza eta Osinbiribil biribilgunea izango dira, eta Erlaitz kalea ere erabili ahalko da, eta Nafarroa hiribidera irten

Urdanibia plazan, Larreaundin eta San Juanen, 09:00etik 12:30era bitartean, Arantzateko Jauna karrikara joan nahi dutenek Prudencia Arbide karrikatik sartu beharko dute, ohikoa denez, baina, aurrez, Euskal Herria hiribidea, Pérez de Azkue plaza eta San Frantzisko Xabier eta Eguzkitzaldea kaleak hartu beharko dituzte –Eguzkitzaldea kaleko noranzkoa aldi baterako aldatuko da–. Ama Birjina Mirarietakoa kalean sartzeko ere Prudencia Arbide karrikatik sartu beharko dute, eta, lasterkariak pasatu ahala, Jesus karrikatik. Papinea inguruan, Uranzu izango da sarrera, eta, auzotik irteteko, berriz, Jesus, Larretxipi, Sarjia, San Martzial eta Eliza karriketatik eta Nafarroa hiribidetik igaro beharko da.

Lapitzen, 09:45etik 12:15era bitartean, ibilgailuak Miguel de Anbulodi, Elatzeta eta Berio kaleetatik sartuko dira, eta irten Larreaunditik eta Alde Zaharretik irtengo dira, edo Olaberritik Kateraino. Sarrerak zein irteerak hego ingurabidetik egin ahalko dira.

Erdialdean, Luis Mariano zabalik egongo da sartzeko –09:00etik 12:30era bitartean, noranzkoa aldatuko da–. Irteteko, berriz, Legia karrika erabili beharko da, edo Joaquín Gamón kalea –noranzkoa aldi baterako aldatuko da–, eta, Pikoketa karrikan barrena, Artaleku kalean sartu; gero, Pio XII. a plazarantz jo beharko da, José Egino eta Serapio Mujika kaleetatik. Mendibil inguruan eta Miguel de Astigar / Cipriano Larrañaga kaleetan sartzeko, berriz, Eloy Iglesias baliatu beharko da, Iparralde hiribidetik, eta, irteteko, Argentinar Errepublika zein Mendibil Iparralde hiribidera ateratzeko moduan egokituko dira.

Pio XII.a plazan, 09:00etik 12:30era bitartean, ibilgailuak Anaka, Geltoki, Aduana eta José Egino kaleetatik sartuko dira, eta irten, berriz, Aduana eta Alberto Larzabal kaleetatik irtengo dira.

Belaskoenean, 09:30etatik 12:30etara bitartean, Auzolan kaletik eta Elizatxo hiribidetik datozen ibilgailuek Olagizon kalea erabili ahalko dute, eta Aduana kaletik datozenek, berriz, Alberto Larzabal kalea.

Azkenik, Anakan eta San Migelen, 09:30etik 12:10era bitartean, ibilgailuak Letxunborro hiribidetik eta Anaka kaletik sartuko dira, eta Julián Gayarre ibilbidetik eta Gobaragin kaletik irtengo dira; Julián Gayarre ibilbidetik, kontrako noranzkoan.

Baliteke sarrera-irteera batzuetan ilara puntualak sortzea, lasterketak aurrera egin ahala pasabide alternatiboak eskainiko direla eta. Horregatik, Udaltzaingoak boluntarioen, Babes Zibileko kideen eta udaltzainen beren gomendioei kasu egitea gomendatzen du, haiek arduratuko baitira ekitaldiko segurtasun gaiez.

Parkingak
Lasterketa jokatu bitartean, San Juango eta Luis Marianoko parkingak zabalik egongo dira, baina aldaketa batzuk egingo dira sarrera-irteeretan, zirkulazio aldaketak direla eta. San Juanen, Eliza karrikatik irtetea gomendatzen da. Luis Marianoko parkingean, berriz, sarrera betikoa izango da, baina, irteteko, Joaquín Gamón kaleko noranzkoa aldatuko denez, ibilgailuek Pikoketa karrikatik desbideratu beharko dute, eta ezingo dira irten Colón ibilbidera.

Hiri barruko autobusak
IRUNBUSek zerbitzu egingo du, baina aldaketak egingo ditu lineetan, hiri osoko zirkulaziorako aurreikusten diren aldaketak direla eta –markesina eta hiri barruko autobus guztietan jarriko da informazioa–.
1., 2. eta 4. lineak bateratu, eta linea zirkular bat eratuko da, hiriko auzo guztiak eta erdialdea elkarrekin lotuko dituena. Linea horretako autobusak 15 minutuan behin abiatuko dira, eta ibilbide bakoitzeko betiko geralekuetan geldituko dira, Fermín Calbetónen ere bai. Hain zuzen ere, 3. lineako autobusak ere (Artiara daramatenak) geraleku horretara iritsiko dira –linea horretan apenas egingo den aldaketarik–.

Aldaketen hasiera eta bukaera orduak
Zerbitzua martxan jartzen denetik 08:00etara arte, 1. eta 2. lineek ohi bezala egingo dute zerbitzu, eta, 08:15era arte, baita 4. lineak ere. 08:30etik aurrera, berriz, linea zirkularrak egingo du zerbitzu, ibilbide honi jarraikiz:
Eskualdeko ospitalea – Urdanibia Berri – Katea – Elizatxo – Euskal Herria – Olaberria – Urdanibia plaza – Nafarroa hiribidea – Darío Regoyos – Behobia – Azken Portu – GI 636 – ospitalea

Linea horretako autobusak 1., 2. eta 4. lineetako betiko geralekuetan geldituko dira, eta Colón ibilbideko, Nafarroa hiribideko goranzko, Gipuzkoa hiribideko, Hondarribia kaleko, Anaka kaleko, Geltoki kaleko, Elizatxo hiribideko irteeraranzko eta Bizkaia kaleko geralekuak itxiko dira. 3. lineak, berriz, zerbitzu normala emango du 08:30era arte, eta, ordutik aurrera, Isiltasuna biribilguneko geralekua itxita egongo da, eta ibilbidea Nafarroa hiribidean bukatuko da, Eliza karrikaren ondoan.
Zirkulazioa 14:00etan itzuliko da normaltasunera, gutxi gorabehera: ordutik aurrera, inudeen desfilea bukatu bada betiere, autobusek betiko ibilbidea egingo dute berriro.

Ordutegiak
Linea zirkularra eta laurdenetan, eta erdietan, laurden gutxiagotan eta puntuan abiatuko da ospitaletik; lehenengo autobusa, 08:30ean.

3. linea eta erdietan eta puntuan abiatuko da Nafarroa hiribidetik; lehenengo autobusa, 09:00etan.
Maratoi erdia jokatzen den bitartean hirira sartzen diren autobus partikularrak tren geltokiko parkingean aparkatu beharko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude