Txingudiko Ekoetxeak esperientzia berri bat proposatzen die familiei: “Ginkana: Energia jokoan” izeneko auto-gidatutako ginkana bat, energia berriztagarrien mundua modu dibertigarri eta hezigarri batean ezagutzeko. Hitzordua igande honetan, abuztuaren 10ean,10:30 eta 12:30etatik aurrera. 7 urtetik gorako haurrentzat eta haien familientzat bereziki diseinatuta dago ekintza.
Ginkana honen bidez, parte-hartzaileek Plaiaundi Parke Ekologikoan eta Ekoetxearen instalazioetan zehar egingo dituzten erronka eta joko desberdinekin ikasiko dute energia berriztagarrien botereaz. Probek sormena, ezagutza eta talde-lana sustatzen dituzte, eta horiek gaindituz, energien funtzioak zein diren ulertzen laguntzen dute, beti ere naturaz gozatzen den bitartean.
Jarduerak 1 ordu eta 30 minutuko iraupena du, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen da. Prezioa pertsona bakoitzeko 2,00 eurokoa da, eta erreserba egiteko, parte-hartzaile kopurua eta data aukeratu behar dira Ekoetxea Txingudiko webgunean. Zalantzaren bat izanez gero, harremanetarako informazioa ere eskuragarri dago webgunean.



