Pista sekzioko txikiek hitzordu handia izan dute asteburu honetan; Espainiako Pista Txapelketa Trasonan, non emaitza oso onak lortu diren. Hasteko, Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana kadeteek brontzezko domina eskuratu dute K2 500 metrokoan. Biek, Joñe Palenzuela eta Irene Muiño lankideekin batera, brontzezko domina zintzilikatu dute K4 500 metrokoan. Bestalde, June Arrastua, Katixa Franco, Eider Cecilia eta Nerea Egiguren haurrek urrea irabazi zuten K4 500ean.
Nerea García zortzigarrena Europan
Asteburu honetan Nerea Garciak 23 urtez azpiko Europako Txapelketan parte hartu du Montemor-o-Velhon. Bertan Europako zortzigarren piraguistarik onena izatea lortu du K1 200 metroko modalitatean. Emaitza bikain honekin, Nereak denboraldi ikusgarria amaitu du, nazioarteko hiru txapelketatan parte hartu baitu: 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan, 23 urtez azpiko Europako txapelketan eta Europako Txapelketa Absolutuan.