Santiagotarrak klubeko pista sekzioak Gipuzkoako Piraguismo Txapelketaren garaipenarekin hasi du denboraldia

Santiagotarrak klubeko pista sekzioak Gipuzkoako Piraguismo Txapelketaren garaipenarekin hasi du denboraldia. Otsailaren 22an Urolako uretan Gipuzkoako Neguko Piraguismo Txapelketa antolatu zen. Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa honetan Santigotarrak klubeko kirolariek 5 garaipen partzial eta 12 domina lortu zituzten.

Kluben araberako sailkapenean, Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartea nagusi izan zen 2402 puntu lortu ostean. Sailkapeneko bigarren postua  Zumaiko Urola Itsas-Adar piraguismo taldearentzat izan zen 1328 punturekin eta hirugarren tokia, berriz, Pasaia Kayak taldearentzat 1081 puntu lortu ondoren.

Txapelketan parte hartu zuten piraguistek 5.000 metrotako ibilbidea egin zuten txapelketaren barnean. Ibilbidea hurrengo Euskadi eta Espainiako txapelketetan kirolariek egin beharko duten ibilbidearen parekoa da.  Txapelketa, guztira, klub irundarreko 28 kirolarik parte hartu zuten. Parte hartzaile kopuru handia lagungarria izan ren Santiagotarrak kluben araberako sailkapenean gailentzeko.

Txapelketan lortutako lorpen indibidualei dagokionez, 5 irundarrek haien kategorietan urrezko dominak lortu zituztela azpimarratu beharra dago. Horrela, Jon Morenok Sub23 kategorian garaile izan zen eta Beñat Arsuagak zilarrezko dominarekin igo zen podiumera. Aimar Amundarain eta Igor Nieto laugarren eta bosgarren postuarekin podiumetik hurbil gelditu ziren. Senior kategoriako Aitor Zabala kirolaria garaile izan zen kanoen kategorian. Jubenil kategorian, berriz, Alex Anatol izan zen garaile eta Unai Amostegi, zilarrezko dominarekin eta Ander Zabaleta brontzezkoarekin osatu zuten kategoriako podiuma Mikel Larrarte eta Ekaitz Aizpioleak, aldiz, bosgarren eta seigarren postuak lortu zituzten.

Eider Amundarain jubenilen kategoriako irabazlea izan zen, Uxue Arsuagak lortutako zilarrezko dominaren aurretik. Laugarren eta bosgarren postua lortu zituzten Irene Gorrotxategi eta Maialen Arsuaga hurrengo taldean iritsi ziren helmugara.

Katede kategorian Santiagotarrak klubeko kirolariek sprint ikusgarria egin zuten helmugara iristeko, horrela, podiumeko postu guztiak betez. Aimar Platero izan zen garaile, Ian Anatol, Martin Miranda eta Ruben de la Fuenteren aurretik. Kategoria berdinean Aimar Modenes zazpigarren postuan iritsi zen helmugara, Tarek Ibrahmin hamargarren Oier Rojo hamairugarren eta Unai Rojok osatu zuen taldearen ordezkapena.

Senior kategoriako kirolaria den Intza Mendezek zilarrezko domina lortu zuen Irati Osaren atzetik. Klubeko lau neska kadeteak podiumeko postuetatik hurbil gelditu ziren; Ane Amostegi, laugarren; Ainhoa Elortegi, bosgarren; Haizea Aramburu, seigarren eta Naroa Larrarte, bederatzigarren.

Orokorrean Santiagotarrak klubeko pistako sailak denboraldiko lehen garaipena lortu du txapelketa honetan. Lortutako emaitzek taldeak denboraldian zehar lortu ditzazkeen garaipnen erakuslea izan daiteke Erik Arozena teknikoaren lanari esker. Izan ere, Erik Arozenak txapelketan parte hartu zuen eta podiumetik hurbil ibili zen, hain zuzen ere, laugarren postua lortu baitzuen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude