20 kirol ikastarok osatzen dute 2023ko udako kanpaina

Gaur San Martzial – Txingudi kirolguneko instalazioetan emandako prentsaurreko batean, Irungo Udaleko Kiroletako jarduneko ordezkari Borja Olazabalek, hiriko zenbait kirol taldetako ordezkariekin batera, UDA 2023 kanpaina aurkeztu du. Uda oro egiten da kirol jardueren kanpaina, gazteei uda partean kirolean aritzeko aukera emateko.

Aurten, guztira, udako hogei ikastaro hartzen ditu barnean programak. Haurrentzat eta 16 urtera bitarteko gazteentzat dira, eta hiriko zenbait entitatek antolatu dituzte, zeinek bere modalitatean. Ikastaroetan izena emateko interesa dutenek taldeekin beraiekin formaliza dezakete inskripzioa . Ildo horretatik, Borja Olazabalek nabarmendu du zer eginkizun garrantzitsua betetzen duten hiriko kirol taldeek haur eta gazteei kirolarekin eta ariketa fisikoarekin zerikusia duten aukerak eskaintzeko.

Kirolaren hiria

Bide batez, Borja Olazabalek azpimarratu du Irun erreferentziazko hiria dela kirol arloan, dela udan aisialdia emateko eta entretenitzeko, dela goi mailako kirol txapelketak ikusteko: “Urte honetan bertan, Irun mapan agerrarazi duten kirol ekitaldiak izan ditugu: Euskadiko Errugbi Txapelketako finalak eta Frantziako Tourra eta ekitaldi bereziagoak, hala nola sanmartzialetako boxeo gaua eta, joan den asteburuan, Juanma Garate Zikloturista Martxa”.

UDA  2023” Kanpaina
KirolaAdinaDatakLekuaInformazioa
Piragüismo ur lasaiak 9-13 urteUztaila eta abuztua

Astebeteko ikastaroak

SantiagotarrakSantiagotarrak K.E.                                                                                        uda@santiagotarrak.com  www.santiagotarrak.com
943 63 20 56 – 695781145
Real Unión ibilbidea 6
Piragüismo ur biziak 9-13 urteSantiagotarrak – San Miguel
Arranketa aulki mugikorra10-14 urteSantiagotarrak
SUP Stand Up Paddle9 urtetik goraSantiagotarrak
Errekreozko piraguak 9 urtetik gora
Eskubaloia 8-13 urte1,2,3,4 asteko  ikastaroak uztailak 4tik-29raArtaleku kiroldegiaCD BIDASOA
Bidasoa bulegoa. Artaleku kiroldegia
943-62 52 85
www.cdbidasoa.eus
bazkideak@cdbidasoa.eus
Surf6 urtetik goraEkainak 15tik irailak 15 arte. Aste bateko ikastaroakHendaiako OndartzaCentral Surf eskola
Calle Erlaitz, 3
688-675-747//685723710
info@central-surf.com / www.central-surf.com
Mahai Tenisa6-14 urteAste bateko ikastaroak uztaila eta abuztuaSonia Etxazarreta tekinifikazio zentroaCD Leka Enea
Olaketa kalea, 25
koldo.smartphone@gmail.com
699702606
Xakea6 – 14 urteUztaila eta abuztua. Goizez eta arratsaldez.Bidasoa Xake KlubaLope de Irigoyen kalea, 15 – 20301 Irun
Telf..: 943 008 285
bidasoaxake@gmail.com
https://www.bidasoaxake.com/es/escuela/cursos-verano
Futbola 8-13 urteUztailaStadium GalReal Unión
943-62 01 03 / 655713153
www.realunionclub.com           administracion@realunionclub.com
Futbola8 – 12 urteUztailaToki Alai – “Gazteluzahar”CD Behobia
behobiafc@gmail.com // www.cdbehobia.com
609 309 894
Futbola8-13 urteUztailaUgalde Ventas futbol zelaiaCD Mariño
cdmarinoke@gmail.com   www.cdmariño.com
652751812 – 687570079
Futbola 8-15 urteUztailaSan José Obrero fútbol zelaiaCD San Marcial

info@cdsanmarcialirun.com

747474041
escuela@cdsanmarcialirun.com
Halterofilia12-16 urteUztailaUranzu frontoiaBHT Bidasoa Halterofilia
oiereguiazabal@gmail.com
671831334
Atletismo6-14 urteAste bateko ikastaroak uztailean eta abuztuanPlaiaundiBidasoa Atletiko Taldea
batih@telefonica.net
625 261 351
Igeriketa3-16 urteUztaila eta abuztuaKiroldegietako igerilekuetan943-505-757/943 505 780
Campus Gimnasia erritmikoa 6 -15 urteUztailak 3tik – 15raUranzu frontoiaAGRUPACIÓN DEPORTIVA IRUNESA                                                                                      campusadirunesa@gmail.com
685767996
Errugby jokoak 8-18 urteUztaila. Aste bateko ikastaroakPlaiaundiTXINGUDI RUGBY CLUB
info@txingudirugbyclub.eus
636 564 277
Tenisa 7-16 urteUztaila eta abuztua. 2 asteko ikastaroakSan Marcial Txingudi kirol-instalakuntzakBADIA TP
badiatpkk@gmail.com605773504 -637815548
Padel 8-16 urteUztalia eta abuztuaSan Marcial Txingudi kirol-instalakuntzakCLUB DE PADEL INDOOR BIDASOA                                                campus@padelindoorbidasoa.com

 

Aire zabaleko igerilekuak

Kirol instalazioetako datozen asteetako berriei dagokienez, Borja Olazabalek iragarri duenez, ostegun honetan, hilak 15, San Martzial – Txingudi kirolguneko aire zabaleko igerilekuetako denboraldia hasiko da, eta irailaren 15era arte iraungo du. 11:00etatik 15:15era eta 16:15etik 20:30era erabili ahalko dira igerilekuak –instalazioa ordu eta erdi lehenago zabalduko da, eta ordubete geroago itxiko–, egunero, San Martzial egunean izan ezik, orduan itxita egongo baita.

Edukiera aurreko urteetako bera izango da, 300a pertsonako bi txanda igerileku bakoitzean, eta, edukiera kontrolatzeko, aldez aurretik erreserbatu beharko da lekua, zer egun eta txanda nahi diren adierazita (goizekoa edo arratsaldekoa, ahalik eta herritar gehienek izan dezaten instalazioa erabiltzeko aukera), webgunearen bidez. Aurten, hiru egun aurretik 22:00etatik aurrera egin ahalko da erreserba, prezio hauetan:

Eguneko sarrera

Helduak (18 urtetik gorakoak): 2,20 €

Gazteak (4-17 urtekoak): 1,80 €

Haur txikiak (0-3 urtekoak): 0€

Informazio hori Irungo Udalaren webguneko atal berezi batean jaso da, igerilekua erabiltzeko arauekin eta beste gai batzuekin batera.  Alde horretatik, gogoan izan beharra dago debekatuta dagoela instalazioan erretzea.

Bestalde, Irunbusen 3. lineako autobusak, zeinak San Juandik abiatzen diren, kirolgunean bertan gelditzen dira, egunero, 30 minutuan behin: lehenengoa 10:30ean abiatzen da Fermín Calbetóneko geltokitik, eta azkena, 21:00etan.

Kirolguneak, gainera, hiru padel pista estali, aire zabaleko lau tenis pista, botikina eta sorosle zerbitzua ditu, baita edari hotzak eta snackak saltzeko makinak eta aldagela irekiak ere. Iaz bezala, tenis eta padel pisten erreserbak kirolgunea zabalik dagoen orduetan egiten dira, harrera lekuan, 09:30etik 21:30era bitartean, edo 943627266 telefonora deituta, eta erabiltzaileek zerbitzu eraikinaren beheko solairuko aldagelak balia ditzakete. Pertsona eta ordu bakoitzeko prezioa 4 euro da kiroldegietako harpidedunentzat, eta 5 euro gainerakoentzat. Gainera, bada bost erreserba egiteko bonu bat, % 20ko deskontua dakarrena, 16 euroan harpidedunentzat eta 20 euroan gainerakoentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude