Ekainaren 25ean haurrentzako XXXIV. Irungo Marrazki eta Pintura lehiaketa egingo da

Ekainaren 25erako, igandea, Irungo Marrazki eta Pintura lehiaketaren XXXIV. edizioa antolatu da San Pedro eta San Martzial Jaien barnean. Lehiaketan 2008 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrek parte hartu ahalko dute eta marrazkiaren gaia librea izango da. Urtero moduan lehiaketa Junkal plazatxoan egingo da. Eguraldi txarra egiten badu, lehiaketa Artaleku kiroldegira eramango da. Irungo Udalak eta Artean espazioaren kolaborazioari esker antolatutako jarduera da.

Lehiaketa goizeko 10:00etan hasiko da eta haurrek eguerdiko 13:00ak arte izango dute beren marrazkiak entregatzeko aukera. Sari-banaketa berriz, arratsaldean egingo da, 17:00etan hasiko den Maite Frankok ipuin-kontaketaren ostean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude