Bidasoa Folk jaialdiaren XXIII. edizioa abuztuaren 16, 17 eta 18an izango da. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolaturiko jaialdian guztira, doako 6 kontzertu izango dira, 3 egunetan banatuta, aire zabalean eta arratsaldeko ordutegian. Kontzertuak Hondarribian, Irunen eta Hendaian egingo dira, folk eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeekin.
Abuztuaren 16an, ostiralean
- 20:00etan Hondarribiko Arma Plazan: Antía Muiño.
- 21:00etan Hondarribiko Arma Plazan: Olga y los ministriles.
Abuztuaren 17an, larunbatean
- 20:30ean Irungo Junkal plazatxoan: Xabier Zeberio.
- 21:30ean Irungo Junkal plazatxoan: N’Faly Kouyaté.
Abuztuaren 18an, igandean
- 20:00etan Hendaiako Gazteluzar frontoian: Bakan taldea.
- 21:00etan Hendaiako Gazteluzar frontoian: Luar Na Lubre.