Abuztuaren 17an eta 18an ospatuko dituzte Xantalengo Jaiak

Iturria: Alde Zaharra-San Juan auzo elkartea.

Asteburu honetan, abuztuaren 17an eta 18an, ospatuko dira Xantalengo Jaiak. Xanatalengo jaietako ekitaldi nagusietako bat X. Txapelaundi Sariaren entrega izango da, Manolo Monserrat Lecuonak jasoko duena. Alde Zaharra-San Juan auzo ekartea arduratu da urtero moduan.

Bestetik, larunbat arratsaldean egingo den danborrada dela eta entseguak antolatu dira. Atzo “Irun Hiria” Bandarekin lehen entsegua egin ostean, gaur, abuztuaren 14an eta, ostiralean, abuztuaren 16an, entseguak egingo dira arratsaldeko 19:00 Alde Zaharra-San Juan auzo elkartearen (Jesus kalea, 9 zk.) egoitzan.

Zehazki, hauek dira 2024ko Xantalengo Jaien barnean antolatu diren ekintzak:

Abuztuaren 17an, larunbatean:

9:00 Xantalen Diana auzoko karriketatik.

10:00 Xantalen Ermitaren irekiera. Sarrera librea.

11:00 Meza. Atzokoak Abesbatzarekin

12:00 XI. Txapelaundi Sariaren entrega, Ermitako plazatxoan

12:15 Janaurrekoa eta musika.

19:00 Xantalengo Danborrada. Ibilbidea: Ermita, Santa Elena, Dolores Salís, Xantalen Egoitza, Virgen Milagrosa, Eguzkitzalde, Kontrakalea, Trabesia, Larretxipi, Sarjia, San Martzial, Eliza, Berrotaran, Foru, Legia, Nagusia, San Juan, San Martzial, Sarjia, Larretxipi, Jesus 9.

Abuztuaren 18an, igandean:

9:00 Xantalen Diana auzoko karriketatik

10:00 Xantalen Ermitaren irekiera. Sarrera librea.

12:30 “Irun Hiria” Musika banda kontzertua Urdanibia plazan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude