Remember orkestrak kontzertua eskainiko du asteazken honetan Zabaltza plazan

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak antolatuta, asteazken honetan, abuztuaren 14an, kontzertu bat eskainiko du Remember orkestrak, Irungo Zabaltza plazan, 22:00etan. “Kioskoan dantzan” programaren barruan izango da hitzordua, 60 urtetik gorakoentzat antolatzen diren dantzaldien esparruan.

Egun bat gehiago

Kioskoan dantzan” programaren lehen hitzorduaren arrakasta ikusita, aurreikusita zeudenei beste bat gehitu zaie irailerako. Beraz, abuztuko hitzorduan ez ezik, adinekoek beste bi alditan ere izango dute dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera: irailaren 15ean eta urriaren 6an, 18:00etan, Zabaltza plazan, Tsunami orkestraren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude