Amaia KZn Muna antzezlana eskainiko da, otsailaren 5ean

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, otsailaren 5ean, igandearekin, Muna antzezlana Amaia KZko oholtzan ikusteko aukera izango da, Ganso & Cia konpainiaren eskutik. Emanaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da.Oso hitzordu berezia izango da, etxeko txikiei zein nagusiei zuzendutako keinu bidezko ikuskizun honetan musika, argia eta kolorea ere uztartzen dira eta. Sarrerak Amaia KZko txarteldegian eros daitezke egunean bertan, emanaldia hasi eta ordubete lehenagotik, betiere leku librerik geratzen bada. Aldez aurretik, Amaia KZ webgunearen bidez ere eskuratu daitezke. Sarreren prezioa 5 euro da.

Muna, bidaia bat leku libre batera
Muna lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala, uharte batean harrapatua dagoen naufrago bat bezala. Goizero, parkean gora eta behera ibiltzen da, altxor ahaztuen bila. Egunero kopla bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte.

Muna ikusi eta entzuteko txango bat da, erregaloa baztertu eta kaxarekin jolasean aritzen direnentzat. Bidaia bat erlojurik, ezinezkorik eta araurik gabeko leku batera, musikan, argitan eta koloreetan murgilduta.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude