Musikak leku garrantzitsua izaten ari da Irungo jaietan.Ostiral honetan, ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunaren harira, hirian musikarekin loturiko hainbat ekimen antolatu dira. Hori dela eta, gaur goizean Nuria Alzaga, Irungo Udaleko Kultura eta Hezkuntzako ordezkariak, Izaskun Arakistain, Irungo Musika eta Dantza Eskolako kideak eta Skola Musik-eko hainbat kide. Haiekin batera, ikasle talde bat ere izan da prentsaurrekoan.
Irungo Udaleko Hezkuntzako ordezkari Nuria Alzagak tokiko talentu musikala goraipatu du: «Izaro eta Camelaren kontzertuetatik haratago joanda, tokiko talentu musikalak ere distira egingo du jai hauetan. Skola Musik eta Irungo Musika eta Dantza Eskolako ikasleek beren talentu handia erakutsiko dute, entzuleak txunditzeko moduko musika-emanaldi batzuetan», esan du ordezkariak.
Alde batetik, Skola Musik taldeko ikasleek urteko ohiko kontzertua eskainiko dute bihar, ekainaren 20ean. Hitzordua 17:00etan hasiko da Urdanibia plazan.
Bestalde, Irungo Musika eta Dantza Eskolako 400 bat ikaslek ostiralean, ekainak 21ean, ospatuko dute musika festa, 17:00etan, Zabaltza plazan. Ordezkariaren hitzetan, «oso berezia» izango den jai bat, eta askotariko emanaldiak izango dituena, eskolako musika talde guztien eskutik: banda, orkestra, abesbatzak, etab.
San Pedro eta San Martzial jaietako programa osoa Irungo Udalaren webgunean kontsultatu daiteke.



