Irungo Udaleko Kultur arloak, 2024ko San Pedro eta San Martzial Festetan zehar inklusioa sendotzeko apustua egiten jarraitzen dut. Horregatik, udalak jakinarazi du hainbat alderdi kontuan izango, hiritar guztiek jaiez gozatzeko aukera izan dezaten.
Alde batetik, joan den urtean abian jarritako ekimenaren ildotik, egun eta ordu batzuetan, atrakzioetan ez da izango ez musika ez soinurik, autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek ere horietaz gozatu ahal izan dezaten.Hain zuzen ere, hilaren 18an eta 26an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, ez da izango musikarik ez soinu karrankaririk, atrakzioak ahalik eta inklusiboenak izan daitezen.
Kultur zinegotziak esan duen bezala, “apustu handia egin da guztion esperientzia hobetzeko. Honek geratzeko etorri den festak ulertzeko begirada bat irudikatzen du. Gainera, kontziente gara esperientzia eta erabiltzaileen iritziak zerbitzu hauek etorkizunean modu progresiboan hobetzen lagunduko digutela“.
Bestetik, guztion eskuragarritasuna hobekuntzan oinarritutako ikuspegia kontuan hartuz, lehenengo aldiz, San Juan plazan zein Urdanibian, mugikortasun urriko pertsonentzako plataformak jarriko dira, kontzertu guztietarako.
Erabiltzaileak kontzertu bakoitza baino ordu eta erdi lehenagotik igo ahalko dira, lagun batekin, doan, eta behar dituztenek aulkiak izango dituzte eskura, sarrera doako izango da plataformaren edukiera bete arte. Behin kontzertua hasita, segurtasun arrazoiak direla medio, ez da izango plataformara igotzerik. San Juanen, CBAko obaloan jarriko da plataforma, eta, Urdanibian, plazaren atzeko aldean, Sarjia parkearen ondoan.
Ficobako atrakzioak
Ficobako kanpoko aparkalekuan jarriko diren atrakzioak ekainaren 15etik uztailaren 2ra arte egongo dira zabalik, bi egunak barne, prezio hauetan:
- Haurrentzako atrakzioak: 3,20 € gehienez ere (sei bidaiako bonua: 15,00 €)
- Helduentzako atrakzioak: 4,00 € gehienez ere
- Atrakzio berezi edo berriak: 5,00 € gehienez ere
- Atrakzio guztiak prezio popularreko egunetan: 2,00 €, atrakzio berri edo bereziak, ikuskizunak izan ezik, 2,80 euroan izango baitira. Prezio popularreko hiru egun izango dira: ekainaren 18a eta uztailaren 1a eta 2a.
Aipatzekoa da 2022an AFADE Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak prezioei lau urtean eusteko konpromisoa hartu zuela.
Atrakzioen eta megafoniaren ordutegiak
| ATRAKZIOAK | MUSIKA/MEGAFONIA | ||
| EGUNA | IREKIERA | ITXIERA | ITZALTZEA |
| Ekainaren 15a | 17:00 | 00:00 | 23:00 |
| Ekainaren 16a eta 17a | 17:00 | 22:00 | 21:00 |
| Ekainaren 18a | 17:00 | 22:00 | 21:00 |
| Ekainaren 19a | 16:30 | 23:00 | 22:00 |
| Ekainaren 20a | 17:00 | 22:00 | 21:00 |
| Ekainaren 21a eta 22a | 17:00 | 02:30 | 01:30 |
| Ekainaren 23a | 12:00 17:00 | 14:00 23:00 | 14:00 22:00 |
| Ekainaren 24a eta 25a | 17:00 | 22:00 | 21:00 |
| Ekainaren 26a eta 27a | 17:00 | 23:00 | 22:00 |
| Ekainaren 28a | 17:00 | 02:30 | 01:30 |
| Ekainaren 29a | 16:30 | 03:00 | 02:00 |
| Ekainaren 30a | 12:00 16:30 | 14:00 02:30 | 14:00 01:30 |
| Uztailaren 1a | 12:00 16:30 | 14:00 23:00 | 14:00 22:00 |
| Uztailaren 2a | 17:00 | 22:00 | 21:00 |
Salmenta postuak, uztailaren 2ra arte
Dagoeneko jarri dira jaiak direla-eta jartzen diren postuak, Luis Mariano inguruan: guztira, hamabi etxola, fruitu lehorrak, produktu naturalak, jostailuak, eskulanak, serigrafia, bitxiak eta larrukiak saltzeko.
Gainera, Gaztegunea zabalik dagoen egunetan, ekainaren 25etik 27ra bitartean, bi food truck instalatuko dira, Istillaga plazan bertan.
| EGUNA | IXTE ORDUA |
| Ekainak 15,16, 17,18,19, 20, 21 eta 22, uztailak 1 eta 2 | 00:00 |
| Ekainak 23, 24, 25, 26 eta 27 | 01:00 |
| Ekainak 28, 29 eta 30 2:00 |



