Abian da 2023ko Beldur Barik lehiaketa. Ekimena 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat pentsatua dago. Lehiaketaren helburua da indarkeria matxistaren ekintzak eta jarrerak prebenitzea eta errespetuan, tratu onean eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea.
Aurtengo edizioak “Beldur Barik jarrera” aldarrikatu nahi du. Jarrera horren asmoa da gazteek beren bizitzako esparru guztietan jasaten duten indarkeria sexistaren agerpenak ikusaraztea, haien eguneroko testuinguru eta espazioetan hautematen den desberdintasunaren ondorio diren aldetik.
Gehienez ere 3 minutuko ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango dira, kredituak barne. Bestalde, kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, transmititzen den mezuaren kalitatea baloratuko da, eta baita zenbateraino gai den ere gogoetak eta eztabaidak pizteko nesken ahalduntzeari buruz eta mutilen matxismoaren kontrako konpromisoari buruz. Hiru kategoriatan banatzen da lehiaketa:
- kategoria: 2010 eta 2011 bitartean jaioak (2023an 13 urte betetzen dituztenak).
- kategoria: 2005 eta 2009 bitartean jaioak (2023an 14tik 18ra urte betetzen dituztenak).
- kategoria: 2003 eta 2004 bitartean jaioak (2023an 19tik 20ra urte betetzen dituztenak).
Kategoria bakoitzeko irabazleak 400 euro irabaziko ditu, eta parte hartzen duten bideo guztiek, 100 euro eskuratuko dituzte. Lehiaketan parte hartzeko, Irunen erroldatuta egon behar da, edo Irungo ikastetxe batean ikasten ibili.Bideoak aurkezteko epea azaroaren 10ean bukatuko da. Oinarriak eta informazio gehiago lehiaketaren webgunean.