Telleria kaleko zubi berriaren egitura jartzeak trafiko mozketak eragingo ditu ostiralean eta larunbatean

Irungo Udaltzaingoak jakinarazten du, bihar ostirala, abenduaren 12an, Telleriako zubi berriaren egitura jartzen hasiko direla. Hori dela eta, Andrearriaga kalean trafikoa moztuko da ostiral honetako goizeko 9:30etik abenduaren 13ko, larunbateko 16:00ak arte. Jarduera abiadura handiko trenaren proiektuko eta hirugarren hariko lanen barnean kokatzen da.

Denbora tarte horretan ezin izango da Andrearriaga kaletik zirkulatu; beraz, bide horretara sartzeko, Porcelanas Bidasoatik eta Bizkaia eta Harmugarrieta kaleetatik joan beharko da.

Pasabide metalikoak, 44 metro luze eta 5 metro zabalekoa eta altzairuan diseinatuta, Andrearriaga eta Telleria kaleak lotuko ditu berriz ere. Egitura hori Adif eta ETSko trenbide gainetik joango da eta bi geralekuetara joateko aukera emango du. Pasabidearen tipologia bi tiradera-habe nagusik osatzen dute, zeharkako habexkekin elkartuta, eta horien gainean hormigoizko taula-lauza bat joango da, zoladurari eusteko. Egitura horman sartuta dago, eta bi berme-ardatz ditu horman sartzeko estribuan, eta ardatz bakarra kontrako aldean.

Jarduketaren barruan sartzen dira, halaber, pasabideko oinarrien inguruko eremua urbanizatzea eta argiztapenaren instalazioa. Argiak egituraren eskudelean bertan integratuko dira eta lanak hurrengo asteetan egingo dira.

Autobusetan eragina

Mozketa puntual horrek Katea auzotik igarotzen diren autobusei ere eragingo die, ezin izango baitira Andrearriaga kaletik ibili. Autobus zerbitzuan aldaketa hauek egitea aurreikusten da:

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

Katea-Txingudi norabidean: abenduaren 12an, 9:00etan irteten denetik abenduaren 13ko 13:00 ingurura arte, ibilbide alternatiboa egingo da Molinoko errepidetik, Porcelanas Bidasoako geltokia erabiliz. Bizkaia kaleko 10 zenbakiko, Andrearriaga kaleko 14 zenbakiko eta Aranibarko geltokiak bertan behera geratuko dira.

San Juango norabidean: abenduaren 12an, 8:50ean irteten denetik abenduaren 13ko 13:00 ingurura arte, ibilbide alternatiboa egingo da; aurretik Gabiria eta Aranibar kaleetatik igaroz, Letxunborro hiribidera igoko da Molinoko errepidetik joateko hiriko erdigunerantz.  Elatzeta kaleko, Andrearriaga kaleko 23 zenbakiko eta Ugalde kaleko geltokiak bertan behera geratuko dira.

E22: HONDARRIBIA – TXINGUDI

Abenduaren 12ko 9:00etatik abenduaren 13ko 13:00ak arte gutxi gorabehera, Andrearriaga kaleko eta Porcelanas kaleko geltokiak bertan behera geratuko dira. Hurbilen dauden geltokiak Letxunborro hiribideko 59koa (Aranibar) eta Molinoko errepidekoa dira.

Arloak sentitzen du mozketa horiek sor ditzaketen eragozpenengatik, eta herritarren kolaborazioa eskertzen du. Aldi berean, aipatutako ordutegian ibilgailuak erabili behar badira ongi planifikatu dezatela eskatzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude