Ministro Kontseiluak argi berdea eman dio gaur ADIFi, Gaintxurizketa eta Irun artean abiadura handiko trenak igaro daitezen trenbidea egokitzeko lanak esleitzeko. 59 milioi euro baino gehiagoko obra bat da, eta funtsezkoa da Gipuzkoan AHTren trazatua osatzeko eta gure hirira iritsi dadin bermatzeko.
Gogoratu behar da obrak egiten ari zen enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zenez geroztik lanak etenda egon direla hiru urtez eta horrek eragin handia izan duela Irungo trenbide-konexioetan. Obra horiekin oraingo trazatua egokitu behar zen, abiadura handiko trenak mugaraino irits daitezen.
Alkateak bilera asko egin ditu Renfeko arduradunekin, trenbide-konexioak hobetzea eskatzeko, eta murriztu badira ere, lortu zen ordu gorietan hobetzea. Herritar talde batzuk ere gauza bera eskatu dute, hala nola 3. Erreiak eragindakoen Plataformak eta Oiasso 2000 Auzo Elkarten Federazioak. Irungo Udalaren osoko bilkuran, gainera, alde politikoek zuzenketa bat aho batez onetsi zuten 2018ko azaroan gai honi buruz.
José Antonio Santano alkateak oso positiboki baloratu du obrak horie berreskuratu behar direlako, eta bere hitzetan, “ezinbestekoak dira Irungo trenbide-konexioak lehenbailehen osatzeko eta hirian Adifen nazioarteko geltokian gerora konexioak egiteko”. Irungo alkateak gogorarazi du Gaintxurizketa-Irun zatia egokitzeko obra horiek Abiadura Handiko Trena hiriraino iristea ahalbidetuko dutela.
2022an hasi nahi dute Irungo Adifen Nazioarteko Geltokia egiteko obrak egiten, eta obrak horien lizitazioan aurrera egitearekin batera ekingo zaie berriz. Gaur egun, Irungo Udalak hainbat iradokizun helarazi ditu dagoeneko, besteak beste, bidaiarien eraikina ingurunearekin hobeto integratzea, oinezkoentzako lotura egitea geltokiko sarrera nagusiaren aurrean sortzen den plazarekin, Geltokiko kalea Pio XII.arekin lotzen duen pasabidea, edo beste alderdi batzuk, hala nola argiztapena edo zuhaiztia autobus-geltokiaren inguruan.
Udalak duela gutxi alegazioak ere aurkeztu zituen Gaintxiurziketa-Irun zatian, Katea aldean hirugarren erreia egiteko obren inguruan. Gai horretan, Udalak, auzoko elkartearekin eta gainerako talde politikoekin ados jarrita, aukera bat aurkeztu du trenbide gaineko zubia kentzeko, Donostiatik zatozela auzora sartzeko balio duena, gune horretan oinezkoen mugikortasunak edo bizikletarienak protagonismo handiagoa izan dezaten. Alternatiba litzateke Katera sartzeko trafikoak berrantolatzea, Oñaurreko erdiloturatik aparte, Letxunborro hiribidetik ere auzora sartzeko aukera izan dedin, trazatua Bacaladerako zubitik aldatuz; gaur egun zirkulazio-noranzko bakar bat dago bertan.
Hori da dagoeneko ADIFi bidali zaizkion iradokizunetako ideia nagusia, nahiz eta ez den bakarra, zeren bai baitaude proposamenak auzoan dauden geltokietan komunikazio hobeak jarrita hobetzeko, konexio zuzenagoak eta jasangarriagoak sortuz.