Real Uniónek azken jokaldira arte borrokatu behar izan du garaipena

Azken jokaldira arte, suspentsearekin eta partida osoan zehar gehiago merezi izan ondoren, baina orain arte Stadium Galen jokatutako gainerako partidetan lortutako emaitza berarekin. Real Uniónek berriro irabazi du etxean, baina garaipenaren gola, Pepito Echevesteren abesti ospetsua bezala, ez da 93. minutura arte iritsi. Fran Justo Irungo taldeko entrenatzaileak prentsa aretoan nabarmendu duenez, jokalariek bazekiten partida landu behar zela eta garaipena horrela irits zitekeela. Eta esana eta egina.

Ez da aukera handirik izan lehen berrogeita bost minutuetan, nahiz eta Irungo harmailetako sentsazioa bertakoen kontrolekoa izan. 27. minutuan, Real Uniónek jokaldi ona egin du, Josecaren ezker hegaletik erdiratuta eta Vidorretak buruz errematatuta. Kontrako aldean, 39. minutuan izan da partidako aukerarik arriskutsuena, Fer Canoren erdiraketarekin eta Cubillasek buruz egindako errematearekin. Aldageletatik igaro aurretik, Alainek ateratako korner bat eta Eimilek buruz ez du asmatu bisitarien ate aurrean. Real Uniónek saiatzen jarraitu du bigarren zatian, pixkanaka Aragoiko taldeari lekua janda. 60.ean Escobarrek 1-0ekoa izan du, Solísen jokaldiaren ostean. Eta ematen zuenean partida berdinketan amaituko zela, berriro ere Escobar, area barruan, maisutasunez definitzeko eta puntuak etxean uzteko. 93. minutua zen. Denborarik ez gehiagorako.

Fran Justok zuzentzen duen taldea bigarren postuan dago 15 punturekin, SD Ponferradinarekin berdinduta eta Tarragonako Gimnàstic liderrarengandik bi puntura.

Homenaldirako tartea

Quique Riverori omenaldia egin zitzaion atzo eguerdian Real Uniónek SD Tarazonaren aurka jokatu zuen partidaren atarian, iragan asteburuan Irungo elastikoarekin 100 partida ofizialetara iritsi ostean. Igor Emery Administrazio Kontseiluko presidenteak bere izena eta 100 zenbakia grabatuta dituen kamiseta bat eman dio.

Enrique Rivero Pérez (Cabezón de la Sal, 1992), Real Racing Clubeko harrobian hezia, CD Tenerife, FC Cartagena, Real Racing Club eta Real Club Recreativo de Huelvan aritu da 2020ko udan Irunera iritsi aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude