Real Unión FC Barça Atléticen aurkako partidua jokatzeko prest dago

Fran Justo Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, igande honetan irundarrek FC Barça Atlèticen aurka jokatuko duten partidaren atarian.

“Badakigu irteera zaila dela, nire ustez maila honetako irteera guztiak izango diren bezala. Lehen egunean gertatu zen guztia ikusi genuen, berdintasun izugarriarekin, exijentzia izugarriarekin. Igandean antzeko zerbait aurkituko dugu”, esan du kazetarien galderei erantzunez.Justok adierazi duenez, “gure armak ditugu, gure joko-eredua garatzen ari gara. Partida osoa, serioa, luzea… egiten saiatuko gara eta badakigu horrela egiteko gai bagara gure  helburua den partida irabazteko aukerak izango ditugula”.

“Egia da ez dugula zorterik izan. 1. jardunaldian parte hartu ezin izan zuten bost futbolari izan genituen. Baina egia da, baita ere, min hartuta baino osasuntsu dauden gehiago ditugula. Real Uniónek jokalari asko dituela esan nuen eta hori berresten dut. Bartzelonara joateko eta partida aurrera ateratzeko gai gara”, adierazi du Real Unióneko entrenatzaileak.

Lehen Federazioko 1. Multzoko bigarren jardunaldiko partida igande honetan jokatuko da, Johan Cruyff estadioan, 20:30etik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude