Martxan da Cristina Laborda buru duen udal gobernu berria

Atzo, abenduaren 13an, ezohiko osoko bilkura egin zen Irungo udaletxean, Cristina Laborda alkate izendatzeko. Gaur, hiriko alkate berriak Tokiko Gobernu Batzarreko kide berrien izendapena sinatu du: Miguel Ángel Páez, Nuria Alzaga, Borja Olazabal eta Sergio Javier Alzaga izango dira batzarkideak. Era berean, Cristina Labordak alkateordeen izendapena sinatu du, eta alkateorde bakoitzaren eskuduntzak banatu, honela:

  • Miguel Ángel Páez, lehen alkateordea

Ekonomia eta Ogasuna

Hiri Garapena

Diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitza

Hiri Bultzada

Antolakuntza, Administrazio Digitala eta Ekipamenduak

  • Nuria Alzaga Martínez, bigarren alkateordea

Kultura

Hezkuntza

Euskara

Gizarte Ongizatea

Balioak, Giza Eskubideak, Garapenerako Lankidetza eta Memoria Demokratikoa

Berdintasuna

  • Borja Olazabal Toro, hirugarren alkateordea

Kirolak

Garapen Jasangarria eta Mugikortasuna

Bide Publikoa

Herri Lanak

  • Sergio Javier Alzaga, laugarren alkateordea

Gazteria

Herritarren Arreta, Parte Hartzea eta Auzoak

Kontsumoa

Polizia eta Bizikidetza

Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude