Cristina Laborda Albolea Irungo lehen emakume alkatea da

Cristina Laborda Albolea Irungo alkate izendatua izan da gaur goizean. Alkate berria izendatua izan da Irungo udaletxeko Areto Nagusian egin den ez ohiko osoko bilkuran. Ohi bezala, osoko bilkura herritarrei irekita egon da eta Udalaren webgunearen bitartez jarraitu ahal izan da.

Miguel Ángel Páezek, jarduneko alkateak, hasiera eman dio saioari. Ez ohiko osoko bilkurako gai-zerrendako lehen puntu gisa, Segio Corchón Arretxek zinegotzi kargua hartu du. Jarrain, Irungo alkate berria izendatzeko bozketa hasi da, Cristina Laborda bakarrik alkate kargurako hautagai gisa aurkeztu delarik. Udaleko zinegotzi guztiek beraien botoa eman dute. Bozketa anonimoa izan da eta gutun-azaletan gordeta entregatu dituzte.

Bozketan Cristina Laborda Albolearen hautagaitzak aldeko 10 boto lortu ditu eta 15 boto zuri jaso dira. Beraz, zinegotzien gehiengoaren botoa jaso ez arren, Euskadiko Ezkerra alderdiak azken udal hauteskundeetan hiritarren boto kopuru handiena jaso zuen zerrenda izan zenez, Crisitna Laborda Irungo alkatea izendatua izan da.

Alkate makila jaso ostean emandako hitzaldian Cristina Labordak esker hitzak izan ditu bere bide honetan alboan izan dituen pertsonentzat eta hiriak eman dion guztia itzultzeko prest dagoela adierazi du. “Hiri hau nire etxea da”, adierazi du Labordak. Era berean, hitzaldiaren amaieran azpimarratu du, Irungo lehen emakume alkate bezala, “emakume begirada” hori Irunen gauzatuko dituen proiektu guztietara eramaten saiatuko dela.

Cristina Laborda Albolea Irungo Udalean zinegotzi kargua hartu zuen 1999an, 19 urte zituela. Udalean garrantzi handiko arloak zuzendu ditu eta azken udal hauteskundeetan PSEren zerrendetako bigarrena izan zen. Legebiltzarkide (2008-2012) eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide (2007-2008) izan da. Ikasketa-espediente onenaren  Karrera Amaierako Saria jaso zuen 2007an. Humanitate-Enpresa lizentziatura eta Historia lizentziatura ditu, biak Deustuko Unibertsitatean.

Cristina Laborda alkate kargua hartu du José Antonio Santanok azaroaren 27an egindako ezohiko osoko bilkuran karguari uko egin ostean. Izan ere, José Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioko Estatu-Idazkaria da orain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude