Inudeen eta Artzainen konpartsa antolatzen hasiko da Eraiki abenduaren 17an egingo den bilerarekin

Eraiki Dantza Taldea otsailaren 4an Irunen egingo den Inudeen eta Artzainen konpartsa antolatzen hasi da dagoeneko. Desfilearen nondik norakoak zehazteko asmoz, taldeak bilera bat egingo du abenduaren 17an Behobiako auzo elkartean eguerdiko 12:00etan. Bertan, dantzariek Eraiki taldeak antolatutako ekitaldian izena emateko aukera izango dute eta konpartsa osatzen duten pertsonaiak banatuko dira.

Inudeen eta Artzainen eguna otsailaren 4an ospatuko da aurten Irunen, ohiko moduan, Inauterien aurreko igandean. Urtero bezala, Irungo kale nagusiak zeharkatzen dituen desfile honetan adin guztietako dantzariek parte hartu ahalko dute. Inudeak eta artzainak ez dira desfileko pertsonai bakarrak izango. Izan ere, medikuak, erizainak, apaizak, alkateak, baserritarrak eta bestelako pertsonai osagarriak ere ezinbestekoak baitira.

Abenduaren 17ko bileran konpartsan izena emateko epea irekiko da eta inskripzioa desfilean parte hartzeko interesa duten pertsona guztientzat zabalik egongo da, bai pertsonai zein dantzari gisa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude