27 punturekin iritsi da Bidasoa Irun Plenitude ASOBAL Ligako lehen itzuliaren amaierara. REBI Balonmano Cuenca taldeari 35-31 irabazi zion atzo. Horretarako, bidasotarrek izerdia bota behar izan dute Cuenca on baten aurrean. Talde honek beti jartzen ditu estutasunean horiak, eta oraingoan ez da gutxiago izan, nahiz eta Mantxako taldea lesionatutako hainbat jokalariekin etorri den. Bisitariak markagailuan aurreratu dira 1-2koarekin eta hortik aurrera aurretik joan dira. 24. minutuan etxekoak aurretik jarri dira atsedenaldira 18-16koarekin joateko.
0-3ko partzialari esker, bisitariak tanto bakarrera hurbildu dira bigarren zatian, baina aldeak Bidasoa Irunen aldekoa izaten jarraitu du, eta zazpi tantoko abantaila izan du partida amaitzeko 10 minuturen faltan. Taldeak sufritu duen minutuetan sakatzen jakin duen Artaleku batekin, partida amaieran leher egin du 35 eta 31 goleko garaipenari esker, puntuaziorik handieneko errekorra ospatuz.
Orain, Plenitude ASOBAL Ligako lehen itzulia bukatuta, Bidasoa Irunek Espainiako Kopa jokatuko du asteburu honetan. Ostegunean 11:00etan jakingo da noren aurka jokatuko duen talde bidasotarrak finalerdietan, baita partidaren ordutegia. Txapelketa Irunen ospatuko da larunbat eta igande arratsaldean.