Abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzak egingo dira Irunen

Abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Arloak egun hori oroituz Irunen egingo diren ekintzen berri eman du. Mahai inguru bat eta topaketa bat antolatu dira. Jarduera batean zein bestean parte hartu nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute, 943505367 telefono zenbakira edo mielizondo@irun.org helbide elektronikora idatzita.

Mahai ingurua

Abenduaren 14an, ostegunean, mahai inguru bat egingo da. Bertan Irungo kirol taldeek eta entitateek kirolak esku hartzeko eta kohesio eta inklusio espazioak sortzeko betetzen duen eginkizunaren inguruko esperientziak kontatuko dituzten. Horrela, kirolarekin lotu ohi diren balioak nabarmendu nahi dira; alegia, kirola esklusio sozialaren, berdintasunik ezaren eta diskriminazioaren kontra borrokatzeko, konfiantza eta autoestimua sustatzeko eta arau soziokulturalei eta estereotipoei aurre egiteko tresna bihurtzen dutenak.

Mahai ingurua 18:00etan izango da, Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloko Esku Hartze Komunitarioko Zerbitzuaren hitzaldi aretoan, ospitale zaharraren atzealdean. Moderatzaile lanetan Cristina Ubani arituko da, garapenerako lankidetzaren eta kirolaren esparruko berdintasun proiektuen diseinatzaile eta zuzendaria, eta parte hartzaileak honako hauek izango dira: PAREAN elkartea, zeinak Emakumeak Zast! proiektua azalduko duen, ZUBIA gizarteratze zentroa, zeinak Kirolarekin zubiak eraikiz proiektua aurkeztuko duen, eta Landetxa Kirol Taldea, zeinak oinarri futbolarekin duen esperientziaz jardungo duen.

Topaketa

Migratzaileen Nazioarteko Egunean bertan, hilaren 18an, astelehenarekin, “Irun, harrera hiri” izenburuko topaketa bat egingo da: parte hartzearen bidez 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainia barrutik emigratu zuten adinekoei eta berriki atzerriko herrialdeetatik emigratu duten gazteei buruz elkarrekin hausnartzeko espazio bat. Topaketa San Migueleko adinekoen zentro sozialean egingo da, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude