Udal Gobernua kokalekuak aztertzen ari da Zubia zentroa lekualdatzeko

Udal Gobernuak bere gizarteratze-baliabideak hobetzeko asmoa iragarri du gaur, Euskadin bizitzen ari garen errealitatera egokitzeko. Asmo hori Bozeramaileen Batzorde baten bitartez helarazi da. Batzorde horretan premien azterketa bat egiteko asmoa aipatu zen, gizarteratze-zentroa espazio-beharrak bete daitezkeen leku batera eraman ahal izateko.

Zubia inklusio-zentroa ospitale zaharraren instalazioetan dago, Ama Birjina Mirarietakoa kalean. Inklusio-zentroak 29 plaza ditu gaur egun, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: jantokia, gaua igarotzea, dutxak, garbitegia, kontsigna eta hezkuntza-laguntza.

Gobernuaren iragarpena gizarte-zerbitzuak hobetzeko estrategiari lotuta dago, eta arreta berezia eskaintzen dio gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagoen kolektiboari. Azken urte hauetan hainbat hobekuntza ikusi ditugu, hala nola EBA-ETXEA dispositiboa, garai bateko ” hotza dela eta ostatu emateko larrialdiko dispositiboa” ordezkatzen duena eta urte osoan aktibo dagoena, zentroko plazak gehitzeaz gain, gehienezko edukierara ere iristen dena.

Agintaldiaren amaierari dagokionez, gizarteratze-zentroa kudeatzeko kontratu berria martxan jarriko da, zerbitzuetan hainbat hobekuntza eginez, bai eta tutoretzapeko etxebizitzen proiektu bat ere, eta argi geratuko da Gobernuak gizarte-kohesioaren eta pertsona kalteberei laguntzearen aldeko apustua egin duela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude