Ahalduntze Eskolak emakumeen autonomia eta bizi kalitatea hobetzeko tailerrak eskainiko ditu berriro ere

Irungo Udaleko Berdintasuneko ordezkari Nuria Alzagak eta Irungo Emakumeen Etxeko Elkarteko bazkide Maribel Castellók, Olga Rivasek eta Mari Luz Núñezek Ahalduntze Eskolaren udazken honetako egitaraua osatzen duten ikastaro eta tailerrak aurkeztu dituzte, Irungo Emakumeen Etxean bertan. Haiekin batera, Isabel Allende, Itsasne Galardi, Jaione Albéniz, Soraya Roquillo, Garazi Oyarbide, Elisabeth Olaskoaga, Miren Lanuz eta Oihane Llorente izan dira, ikastaro eta tailerrak emango dituzten trebatzaileetako batzuk, baita Elene Jiménez ere, Emakumeen Etxeak hiriko emakumeen esku jartzen dituen zerbitzuetako baten ordezkaria.

Autodefentsa feministako tailer bat, biodantza ikastaro bat, twerking tailer bat… Irungo emakumeek egitarau oparo bat izango dute aukeran beren autonomia eta bizi kalitatea hobetu eta sendotzeko, doan, Emakumeen Etxean bertan. “Aurreko edizioetan arrakasta lortu, eta, aurten, berriz ere, Irungo emakume guztien ongizatea eta bizi kalitatea sustatu eta sendotzeko ikastaro eta tailerrak eskainiko ditu Ahalduntze Eskolak“, azaldu du Alzagak.

 

Izen ematea

Interesdunek hilaren 3tik 16ra bitartean eman ahalko dute izena, aurrez aurre, Emakumeen Etxean bertan, edo online, Udalaren webgunean. Berdintasun Arloak gogorarazi duenez, pertsona bakoitzak hiru ikastaro edo tailerretan eman dezake izena gehienez ere, eta Irunen erroldatutako emakumeek lehentasuna dute jardueretan parte hartzeko. Gainera, ikastaro edo tailer baterako eskaeren kopurua ez bada gutxienekoa, jarduera bertan behera geratuko da. Aitzitik, eskaeren kopurua handiagoa bada tokien kopurua baino, tokiak zozketatuko dira.

 

Tailerren eskaintza

  • Sareak musikatzen
    • Laburpena: Parte hartzaileek elkar laguntzeko sareak sortuko dituzte, musika terapiaren bidez. Hain zuzen ere, musika terapia autoespresioa, prozesu emozionala eta nortasunaren garapena sustatzeko eta autoestimua sendotzeko sorkuntza bide bat da.
    • Saio kopurua: Hamar
    • Trebatzailea: Haizea Loira
    • Data: Irailaren 23a – azaroaren 25a
    • Eguna: Astelehena
    • Ordua: 11:00-13:00
    • Hizkuntza: Gaztelania
  • Ahalduntzeko biodantza
    • Laburpena: Parte hartzaileek konfiantza eta segurtasun handiagoa izango dute beren buruarengan, biodantzari esker.
    • Saio kopurua: Hamabi
    • Trebatzailea: Belen Olaziregi
    • Data: Irailaren 23a – abenduaren 9a
    • Eguna: Astelehena
    • Ordua: 18:00-19:30
    • Hizkuntza: Gaztelania
  • Polito zahartzea: ez utzi ametsak lapurtu diezazkizuten
    • Laburpena: Parte hartzaileek edadismoaren inguruan aurretik ditugun ideia, jokabide eta jarrerei aurre egiteko ezaupide eta tresnak eskuratuko dituzte.
    • Saio kopurua: Hamar
    • Trebatzailea: Kontxi López
    • Data: Irailaren 24a – azaroaren 26a
    • Eguna: Asteartea
    • Ordua: 10:00-12:00
    • Hizkuntza: Gaztelania
  • Antzerki feminista laborategia
    • Laburpena: Parte hartzaileek antzerkiaren bidez beren gorputz adierazpena hobetzen ikasiko dute.
    • Saio kopurua: Hamar
    • Trebatzailea: Aitziber Eguskiza
    • Data: Irailaren 24a – abenduaren 3a
    • Eguna: Asteartea
    • Ordua: 18:00-20:00
    • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
  • Emakumeen osasuna. Emakumeentzako zaintza integrala
    • Laburpena: Parte hartzaileek beren gorputza eta burua hobeto ezagutzeko eta, horrela, beren ongizatea hobetzeko tresnak ikasiko dituzte.
    • Saio kopurua: Hamar
    • Trebatzaileak: Itziar Pomar eta Garazi Oyarbide
    • Data: Irailaren 26a – azaroaren 28a
    • Eguna: Osteguna
    • Ordua: 10:30-12:00
    • Hizkuntza: Gaztelania
  • Maitatu eta zaindu zure gorputza
    • Laburpena: Parte hartzaileek giharrak indartzeko eta malgutasuna handitzeko ariketak egingo dituzte, yogaren, txi kungaren, meditazioaren eta Feldenkrais metodoaren bidez besteak beste.
    • Saio kopurua: Hamar
    • Trebatzailea: Jaione Albéniz
    • Data: Irailaren 26a – azaroaren 28a
    • Eguna: Osteguna
    • Ordua: 17:00-18:30
    • Hizkuntza: Gaztelania
  • Munduko emakumezko idazleak
    • Laburpena: Irakurketa klub honetan, parte hartzaileek mundu osoan zuzenean edo zeharka testuinguru eta errealitate soziokultural desberdinetako emakumeen egoeraz diharduten emakumezko idazleen lanez gozatuko dute.
    • Saio kopurua: Hiru
    • Trebatzailea: Isabel Allende Robredo
    • Eguna: Asteazkena
    • Ordua: 17:00-19:00
    • Datak: Urriaren 23a, azaroaren 20a eta abenduaren 18a
    • Hizkuntza: Gaztelania

 

Tailer trinkoak

  • Twerking tailerra
    • Laburpena: Parte hartzaileek twerka ikuspuntu feministatik egiten ikasiko dute.
    • Saio kopurua: Bi
    • Trebatzailea: Ikerne Mendieta
    • Datak: Irailaren 27a, ostirala, eta 28a, larunbata
    • Orduak: Ostiralean, 17:00-21:00 eta, larunbatean, 10:30-14:30
    • Hizkuntza: Euskara
  • Amatasunak, feminismotik
    • Laburpena: Parte hartzaileek amatasun feministak sustatzeko baliabideak eskuratuko dituzte.
    • Saio kopurua: Hiru saio, bi taldetan
    • Trebatzailea: Parean elkartea
    • Datak: Urriaren 1a, 15a eta 29a
    • Eguna: Asteartea
    • Ordua: 10:00-12:00, euskaraz, eta 17:00-19:00, gaztelaniaz
    • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
  • Menopausia errebeldea
    • Laburpena: Parte hartzaileek menopausia osasuntsu bizitzeko ezaupide eta tresnak eskuratuko dituzte.
    • Saio kopurua: Bat
    • Trebatzailea: Cristina Quijera
    • Eguna: Urriaren 18a, ostirala, Menopausiaren Munduko Eguna
    • Ordua: 16:00-20:00
    • Hizkuntza: Gaztelania
  • Zure zoru pelbikoa zeurea da
    • Laburpena: Parte hartzaileek zoru pelbikoko giharrak indartzen ikasiko dute.
    • Saio kopurua: Bi
    • Trebatzailea: Juncal Alzugaray
    • Datak: Urriaren 19a eta 26a
    • Eguna: Larunbata
    • Ordua: 11:00-13:00
    • Hizkuntza: Gaztelania
  • Gen-eroa (LGTBIQ+ tailerra)
    • Laburpena: Generoari, genero arauei eta generoaren espresioari buruz hausnartzeko gune bat
    • Saio kopurua: Lau
    • Trebatzailea: Emuna Aüka
    • Data: Azaroaren 14a – abenduaren 5a
    • Eguna: Osteguna
    • Ordua: 18:00-20:00
    • Hizkuntza: Gaztelania
  • Autodefentsa feminista
    • Laburpena: Parte hartzaileek nolanahiko indarkeria eraso matxistei aurre egiten ikasiko dute, erasoei erantzuteko eta horrelako egoerak ebazteko mekanismo eta neurrien bidez.
    • Saio kopurua: Hiru
    • Trebatzailea: Emagin
    • Datak: Abenduaren 3a, 10a eta 17a
    • Eguna: Asteartea
    • Ordua: 17:00-20:00
    • Hizkuntza: Euskara

Topaguneak

Ikasturte osoan askotariko gaiak lantzeko biltzen diren talde tematikoak dira, urte osoan irekiak. Interesdunek Emakumeen Etxera bertara jota eman dezakete izena, edo 943 505 505 telefono zenbakira deituta.

Hona hemen eskaintza osoa:

  • Komunikazio positiboa eta autoestimua
    • Laburpena: Lana, bikotea, seme-alabak, gurasoak… Eta gu? Noizko…?Horixe da parte hartzaileek askotariko gaiei buruz elkarrekin hausnartzeko eta beren autoestimua hobetzeko tailer baten premisa.
    • Data: 2024ko urria – 2025eko ekaina
    • Eguna: Asteazkena
    • Ordua: 10:00-12:00, goizez, eta 16:00-18:00, arratsaldez
  • Gure artean
    • Laburpena: Irunen bizi diren emakume guztientzako gune bat, migratzaileentzat zein migratzaile ez direnentzat, emakumeen arteko laguntza eta elkartasun sare bat sortzeko eta, horrela, taldekideei udalerriko gizartean integratzen laguntzeko
    • Data: 2024ko iraila – 2025eko uztaila

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Ikasturte honetan ere, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da jarduerek irauten duten bitartean, emakumeek 4 urtetik 12 urtera bitarteko seme-alabak ongi zainduta daudela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin gozatzeko jarduerez, doan. Haurtzaindegi zerbitzua erabili nahi dutenek Udalaren webgunean eska dezakete, izena emateko orrian.

 

Aholkularitza zerbitzuak

Berdintasun Arloak gogora ekarri ditu Irungo Emakumeen Etxeak eskaintzen dituen aholkularitza zerbitzuak:

  • Aholkularitza juridikoa
    • Laburpena: Familia zuzenbidea, lan zuzenbidea, atzerritartasuna, genero indarkeria eta genero arrazoiengatik egoki irizten zaion beste edozein gai jorratzeko aholkularitza
    • Eguna: Astelehena
    • Ordua: 16:00-18.00
    • Aholkularia: Cristina Ramos, Clara Campoamor elkarteko abokatua
  • Sexu aholkularitza
    • Laburpena: Banakako aholkularitza, bikote aholkularitza eta talde txikientzako aholkularitza, sexualitatearen inguruko jakin-mina, kezkak, zalantzak eta nahigabeak lantzeko
    • Eguna: Astelehena (bat bai, bat ez)
    • Ordua: 17:00-19:00
    • Aholkularia: Elene Jiménez, Sexune elkarteko aholkularia
  • Tituluen homologazioa
    • Laburpena: Ikasketen eta prestakuntza ibilbideen baliozkotzea, ikasketak atzerrian egin dituzten emakumeentzat
    • Eguna: Hilabete bakoitzeko azken asteartea
    • Ordua: 16:00-20:00
    • Aholkularia: Bidez Bide elkartea

Zerbitzuetara jo nahi duten emakumeek hitzordua eskatu behar dute, Emakumeen Etxera bertara jota edo 943 505 505 telefono zenbakira deituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude