Eskola Feministak ikastaro eta tailerrak proposatuko ditu urrira arte

Emakumeen hilabetearen esparruan, Eskola Feministak urtarrilean hasi eta urrira arte luzatuko den ikastaro eta tailer programa aurkezteko. Programazioa aurkezteko agerraldia egin dute Emakumeen Etxean Nuria Alzaga Irungo Udaleko Berdintasuneko ordezkariak eta Maribel Castello Irungo Emakumeen Etxea Elkartearen ordezkariak.

Berdintasun Legeari buruzko hitzaldi batetik hasi eta bertsolaritza feministaren inguruko tailer bateraino, datorren asteartetik, martxoaren 19tik, aurrera eta irail amaierara arte, Irungo emakume guztiek doako ikastaro eta tailer ugari izango dituzte eskura. Ekimen guztiek ere helburu bakarra dute: emakumeen ahalduntzea sustatzea. Ekimen gehienak Irungo Emakumeen Etxean bertan egingo dira.

Jardueretan parte hartu nahi duten emakumeek, izena eman beharko dute, datorren ostegunetik, martxoaren 21etik, aurrera, apirilaren 19ra arte. Izen-ematea aurrez aurre egin daiteke Irungo Emakumeen Etxean (Istillaga plaza, 8), astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 12:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, bai eta Udalaren webgunean ere.

Nuria Alzaga Berdintasuneko ordezkariaren hitzetan, “Irungo Udalak eta Emakumeen Etxeak indarrak batu ditugu ikastaro eta tailerren eskaintza hau osatzeko. Irungo emakumeen bizitza eta ongizatea hobetzea da gure helburua, esaterako, tresnak maneiatzeari buruzko tailer batekin”.  Eta hori guztia Irungo Emakumeen Etxearen esparruan. “Kokaleku ezin hobea da: iazko irailean inauguratu zen, eta orain hiriko emakume guztien erreferentzia-puntu bihurtu nahi du”, gaineratu du Nuria Alzagak.

Irungo Emakumeen Etxeko ordezkari Maribel Castellok, bestalde, zera gaineratu du: “Irungo Emakumeen Etxearen Elkartearen helburua irundar emakumeen bizitza hobetzea da, esfortzuak bateratuta, berdintasunaren alde indar eginda eta ekintza feministen bidez gure herrikideen ikuspegia zabalduta”. “Lankidetza horren ondorioa da kudeaketa bateraturako hitzarmen hau eta, emaitza gisa, gaur hemen aurkeztu ditugu urtarriletik irailera bitarteko sentsibilizazio feministako proposamenak”. “Ilusio eta esfortzu handiz aritu gara helburu hau lortzeko”, Maribel Castellók.

Izan ere, gaur aurkezten den programa Irungo Emakumeen Etxea modu bateratuan kudeatzeko Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxearen Elkarteak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren fruitua da. Programa martxo hasieran jarri zen martxan, Zinema Feministaren Zikloarekin, eta orain irail amaierara bitarte luzatuko da, jarraian xehatutako proposamenekin.

ProposamenaEgunaOrduaLekuaPlazak
Berdintasun Legeari buruzko hitzaldiaSaio bakarra

Martxoak 19

18:30 – 20:00Emakumeen etxeaToki guztiak bete arte
Tresnak maneiatzeko tailerra: «Eskuak argitara»4 saio

Maiatzak 8, 15, 22 eta 29

17:00-19:30Bidasoa institutua10 plaza
Tailerra: «Zure istorioan barrena: zure arte liburua sortuz»4 saio

Maiatzak 13, 14, 15 eta 16

16:00 – 18:00Emakumeen etxea15 plaza
Tailerra: «Txirigota feministak»5 saio

Irailak 6, 13, 20 eta 27 eta urriak 4

17:00-20:00Emakumeen etxea15 plaza
Tailerra: «Bertsolaritza Feminista»8 saio

Martxoak 4, 11, 18 eta 25 eta apirilak 2, 9, 16 eta 23

16:00 – 18:00Emakumeen etxea10 plaza
Hitzaldia: «Euskal Herriko jaietako aldaketa sozial eta kulturalen inguruko elkarrizketak»2 saio

Maiatzak 31 eta irailak 25

18:00 – 20:00Emakumeen etxeaToki guztiak bete arte
Munduko emakumeen arteko topaketa gastronomikoaEkaineko lehen hamabostaldiaZehaztekeEmakumeen etxearen kanpoaldean

Hitzaldia «Berdintasun Legea»:  hitzaldi honetara datozen emakumeek genero-indarkeriaren alorrean Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legeak dakartzan azken berritasunak ezagutuko dituzte.

Tresnak maneiatzeko tailerra: «Eskuak argitara»: konponketa txikiak konfiantzaz eta segurtasunez egiteko ezagutzak eta tresnak eskuratuko dituzte emakumeek.

Tailerra: «Zure istorioan barrena: zure arte-liburua sortuz» emakume migratzaile eta arrazializatuei zuzendutako tailer honek aukera emango die beren istorio pertsonala modu artistikoan eta sormenez kontatzeko, liburu baten bidez.

Tailerra: «Txirigota feministak» Cadizeko txirigotetan inspiratuta, tailer honetan parte hartzen duten emakumeek inauteri giroko beren testu propioa osatzen ikasiko dute, modu kolektibo-interaktiboan, euskal tradizioan inspiratuta.

Tailerra: «Bertsolaritza Feminista» tailer honetan, emakumeek bertsolaritzaren eduki eta dinamika propioak sortzen eta aplikatzen ikasiko dute, eta eremu horretako emakume erreferenteak ezagutuko dituzte.

Euskal Herriko jaietako aldaketa sozial eta kulturalen inguruko elkarrizketak, ikuspegi feminista batekin: Maggie Bullen antropologo feministarekin eta Merche Tranche historialari eta idazlearekin.

Munduko emakumeen arteko topaketa gastronomikoa: askotariko jatorria duten emakumeek beren herrialdeetako plater tipikoak prestatuko dituzte hiriko emakume guztiei irekitako topaketa batean; gainera, jarduera folklorikoak antolatuko dira.

Haurtzaindegi zerbitzua

Berdintasun Arlotik adierazi dute, “Manos a la Luz” tailerrean izan ezik, gainontzeko tailerretan, haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko da, amek eta aitek proposamen horietaz goza dezaten, beraien seme-alabak ondo zainduta daudela jakinda.

Zinema Feministaren Zikloa

ACMIk gogorarazi du abian dela Zinema Feministaren Zikloak martxoaren amaierara arte jarraituko du, bi proiekziorekin: “Arnasa Betean/A pulmón” martxoaren 17an, 19:00etan, eta “Cinco Lobitos” filma, Aluda Ruiz de Azuaren zuzendaritzapean, martxoaren 24an, saio bikoitzarekin: 17:00etan eta 19:30ean. Bi saioak Amaia KZn izango dira eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude