Irunen jokatuko da BM Bidasoa Irun, Eskubaloia Barakaldo A, Ereintza Aguaplast eta Gran Camping Zarautz ZKE taldeen arteko lauko finala. Mutil gazteen mailako Euskadiko Txapelketa Artalekun erabakiko da asteburu honetan.
Guztira 6 partidu jokatuko dira eta hauek izango dira ordutegiak:
- Martxoaren 15ean, ostiralean:
- Balonmano Barakaldo A – Ereintza Aguaplast (18:00etan).
- BM Bidasoa Irun – Gran Camping Zarautz ZKE (19:45etan).
- Martxoaren 16an, larunbatean:
- Gran Camping Zarautz ZKE – Balonmano Barakaldo A (17:15etan).
- BM Bidasoa Irun – Ereintza Aguaplast (19:00etan).
- Martxoaren 17an, igandean:
- Ereintza Aguaplast – Gran Camping Zarautz ZKE (16:15etan).
- Balonmano Barakaldo A – BM Bidasoa Irun (18:00etan).
Artalekuko pabiloiko sarrera doakoa izango da sei partidentzat eta norgehiagoka guztiak CD Bidasoaren YouTubeko kanalean ere jarraitu ahal izango dira. Taberna hiru egunetan irekiko da, eta egun bakoitzeko lehen partida baino ordubete lehenago irekiko da.



