Parean elkarteak Kirola Par(t)ekatuz Igande Sasoia antolatu du urriaren 20rako. Irungo Udalarekin elkarlanean, emakumeen kirola sustatzeko jardunaldia antolatuko dute berriro. Horretarako, Colón pasealekuan Irungo kirol klubek beren eskaintza erakutsiko dute igande goizean zehar. Bertara hurbiltzen direnek kirola probatzeko aukera izango dute.
Bestetik, Parean Elkarteak sortutako gida honetan Irungo kirol klubek emakume eta neskentzako duten eskaintza kontsulta dezakezu.