Datorren igandean, urriaren 8an, Igande Sasoi egitasmoaren barnean ekintza berezi bat antolatu da emakumeen artean kirolaren praktika sustatzeko. Hiriko klubek Igande Sasoi berezi honetan parte hartuko dute euren eskaintza erakutsi eta kirol ezberdinak probatzeko aukera emateko haurrei zein helduei.
Eskubaloian, korrika, judoan, txirrindan, saskibaloian, parkourrean, skate surfean, arraunean, adinekoentzako gimnasian, squashean, voleibolean, rugbyan, xakean… eta kirol askoz gehiagotan aritzeko aukera izango da. Ekintzak goizeko 10.00etatik 13.30era egingo dira Irungo Colón pasealekuan.
Emakumeen presentzia kirolean gizonena baino baxuagoa da, bai kopuruan eta baita ikusgarritasunean. Egoera eraldatzeko asmoz, Irungo kirol klubek informazio guztia emakumeei zuzendutako kirol eskaintza gida batean biltzen saiatu dira Parean elkartean.



