“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak elkarteak antolaturik, Luis Marianoko lorategiek “Pequeña Velocidad” pabiloiko argazki-erakusketa hartuko dute. Zehazki, erakusketa azaroaren 9tik 17ra ikusgai egongo da bertan.
Halaber, larunbatean, hilak 9, 10:30etik aurrera pabilioi horri buruzko informazio liburuxkak eta txapak banatuko dira.
“Pequeña velocidad”
Pabiloi hori Irunen kontzentrazio-esparru gisa erabilitako tokietako bat izan zen. Mugako hiria zenez, erbestetik etorritako milaka errefuxiatuk muga igaro eta hainbat instalaziotan sartzen zituzten, identifikatzeko, sailkatzeko eta hurrengo helmuga erabakitzeko (kartzela, beste kontzentrazio-esparru batzuk, askatasuna…).
Irunen instalazio zuzentzaileak egon ziren, atxikipen-eremu gisa erabili zirenak: Stadium Gal, Hilaturas ferroviarias (emakumeen eta haurren eremua), Behobia, Elgorriaga txokolate fabrika, Irungo espetxea. Gaur egun, Pequeña Velocidad da Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio-esparru bakarra, eta Udalak hura eraisteko asmoa du, Via Irun hirigintza-proiektuaren barruan.
2021ean, elkarteak mozio bat aurkeztu zuen pabiloi hori mantentzeko eta bertan memoiraren museo bat sortzeko. Ondoren, beste elkarte memorialista batekin (Kepa Ordoki) batera, pabiloi hori ez eraisteko eta oroimenerako leku izendatzeko eskatu zen. Mozio hori atzera bota zen. Elkarteak pabiloi hau mantentzeko lanean jarraitzen du eta Eusko Jaurlaritzari Memoria Leku izendatzeko eskatuko dio.