Nomada jaialdiaren bigarren edizioa Irunera iritsiko da azaroaren 8an eta 9an

Emaús Gizarte Fundazioak Nomada jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du: “kultura parte hartzaileko gune bat”. Jaialdia Irunen eta beste udalerri batzuetan barrena ibiliko da. Gizarteratzea sustatzeko diseinatutako diziplina anitzeko programa bat izango du.

Jaialdiaren oinarria “komunitate inklusiboagoak eta kohesionatuagoak irudikatzeko eta eraikitzeko apustu kolektibo bat da, artea eta kultura gizartea eraldatzeko motor izango dituena”.

Gizarte Ongizateko ordezkari Sandra Caballerok nabarmendu duenez, “honelako ekimenek aurrez aurre ditugun erronkei erantzuteko indarra ematen digute, gero eta konplexuagoak baitira”.  Sandra Caballeroren hitzetan, “Kasu honetan, ekimenaren berezitasuna bazterketa egoera larrian daudenen partaidetza sozial eta kulturalaren sustapenean datza, eta herritarren kontzientziazio aktiboan”.

Irunen, besteak beste, Grigri Projects, ZineLab, Harrotu Ileak (Tabakalera), Alain Fanegas eta Onavibe arituko dira kolaboratzaile.

Zinema komunitarioa eta mahai ingurua

Azaroaren 8aan, ostiralean, 17:00etatik 20:00etara Amaia kultur zentroak Zinema komunitarioa eta mahai ingurua hartuko ditu. Zinemak, gizartearen eraldaketaren aitzinean betiere, beste pauso bat eman du, eta, ZineLab proiektuaren eskutik, kamerarik gabeko zinema egitea proposatuko da, izan ere, ez da bakarrik beste errealitateak erakustaraztea, baizik eta teknologia berrien garapenak isilduta izan diren pertsonak beren ahotsa entzunaraztea utzi duen hedabidea delako. Hortaz, Sueños de viernes emango da, Harrotu Ileak proiektuaren eskutik: sortzaile eta protagonistatzat Donostiako kaleetan bizi diren gazte magrebtarrak dituen film labur esperimental bat.

Ondoren, mahai inguru bat izango da, partaidetza prozesuei eta zinema komunitarioak gaitasunak sendotzeko bete dezakeen eginkizunari eta gizartea sentsibilizatu eta eraldatzeko egin dezakeen ekarpenari buruzkoa.

Kontzertua

Azaroaren 9an, larunbatean, 18:30etik 20:30era Urdanibia plaza Alain Fanegas disko jartzaileak eta Onevibe taldeak, Irungo kultura musikalaren protagonistetako bik, Zubia gizarteratze zentroan musika sorkuntzaren aukera infinituak arakatzeko aukera izan duten pertsonekin batera, kontzertu bat emango dute, kolaborazio artistiko horien emaitzak aurkezteko.

Bestalde, “berezitasun gisa, nabarmentzekoa da Irunen Botikin Nomada aurkeztu dela; Emaus Gizarte Fundazioaren programa sozialekin lotura duten pertsonek sorturiko tresna artistiko bat, bizikidetza eta bizitza komuna hobetzeko ‘erremedioak’ biltzen dituena. Jaialdian zehar, botikin hori herritarren eskura egongo da, beren ekarpenak egin eta beren komunitateko konponbideak erakuts ditzaten”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude