Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Sailak jakinarazi du hotzaren gailuaren protokoloa aldatzea erabaki dela, hemendik aurrera EBA Etxea (Etxegabetasuna Babesteko Aterpea) deituko dena. Zerbitzu hori Irungo Udalak ematen du urterik negutarrena iristen denean, urte osoan irekita mantentzeko.
Aldaketaren arabera, protokoloan jasotako baldintza meteorologikoak betetzen diren urteko egun guztietan irekiko da gailua, hau da, gaueko tenperatura 8ºC edo gutxiagokoa izango da, baina egoera meteorologiko oso txarretan gailua aktibatzeko aukera ere izango da.
Arloko ordezkariak, David Nuñok, positiboki baloratu du aldaketa hori: “Albiste ona da gailu hau iraunkorra izatera pasatzea. Orain arte neguarekin batera aktibatzen zen, baina zerbitzua urte osoan irekita mantentzeko lan egitea beharrezkotzat jo dugu, pertsona askoren beharrei erantzuteko, aktibatzeko baldintzak betetzen diren guztietan, urteko zein unetan gauden kontuan hartu gabe.
Negu gorria iristen denean ematen du zerbitzua Udalak, eta, haren bidez, gaueko tenperatura 8 º-koa edo hortik beherakoa izatea aurreikusten denean, gaua emateko leku bat eskaintzen die etxerik ez duten eta/edo etxebizitzatik baztertuta gelditu diren, horregatik gaua emateko leku bat behar duten eta ohikoan Irunen bizi diren (Irunen erroldatuta edo errotuta dauden) pertsonei, baita ezaugarri horiek guztiak dituzten eta ohikoan Irunen bizi ez direnei ere, zaurgarritasun egoera berezian badaude betiere: adinekoei, osasun arazo akutu eta/edo larriak dituzten adindunei, guraso/tutore helduek laguntzen dieten adingabeei eta emakumeei.
Zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da udal gizarte zerbitzuen preskripzio teknikoa, instalazioan sartu aurretik, salbu eta zaurgarritasun egoera berezian dauden pertsonen kasu jakin batzuetan, eta erabiltzaileek Zubia zentroan edo, beharrezkoa bada, ostatuetan ematen dute gaua.
Esan bezala, Zubia zentroak jartzen du martxan zerbitzua, 18:00etan eta, asteburu eta jaiegunetan, 16:00etan, EUSKALMETen webgunearen arabera gauean (21:00etatik hurrengo eguneko 07:00etara bitartean) tenperatura 8 gradukoa edo hortik beherakoa izatea aurreikusten denean.
18:00etan, zerbitzua martxan dagoen jakinaraziko du Zubia zentroak. Erabiltzaileak 21:00etatik 22:00etara bitartean sartu ahalko dira, eta 09:00etarako atera beharko dute. Ohea, mantenua (afaria eta gosaria), higiene pertsonaleko zerbitzua (nork bere burua garbitzeko hornigaiak barne) eta garbitegi zerbitzua (arropa garbitzeko hornigaiak barne) eskainiko zaizkie, eta afaria eta gosaria jangelan emango dira.