Urriaren 27an, igandean, futbol inklusiboko topaketa egingo da Irungo San José Obrero futbol zelaian. Topaketa goizeko 10:30ean hasiko da eta eguerdiko 12:30ak arte luzatuko da. 8 urtetik aurrerako haurrek parte hartu ahalko dute betan. San Marcial kirol klubak, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren laguntzarekin, antolaturik, hilero egiten dira horrelako topaketak.
Topaketan izena emateko, deitu 605 743 477 telefono zenbakira Maiterekin hitz egiteko.



