Erletxeak gogorarazi du otsailaren 28an amaitzen dela Txinzerren familia kalteberentzako laguntza eskatzeko epea

Erletxetik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen duten pertsona guztiei  gogorarazi diete Txinzerren, Txingudiko Zerbitzuetan, familia kalteberentzako laguntza eskatzeko aukera dutela. Laguntza horri esker, ohiko kuotetan %50eko murriztapena jasoko dute onuradunei,  Laguntza hori eskatzeko azken data otsailaren 28a izango da.

Erletxetik adierazi dutenez, “egoera ekonomiko ahulean dauden familiei laguntzeko neurri bat ezin da urtero kudeatu urteko lehen bi hilabeteetan bakarrik, urtarrilaren 2tik otsailaren 28ra arte, 2024an”. Kolektibotik azaldu dutenez, prekarietate-egoerak aldakorrak dira. Beraz, martxotik abendura bitartean DSBE eta/edo GGDa jasotzen duen pertsona edo familia batek ezin izango duela bere kuoten murrizketa hori eskuratu eta baliatu. “Egoera guztiz bidegabea eta justifikaezina da”, azaldu dute Erletxeko kideek. Horregatik, laguntza hori urte osoan zehar eskatu ahal izatea eskatu dute, eta laguntza hori eskatu eta ematen den hilabete beretik aurrera jaso ahal izatea.

Halaber, pertsona eta familia behartsuenei mesede egiten dieten laguntza mota hauek komunikabideetan zabaltzea eta argitaratzea eskatu dute, laguntza horiek jaso ditzakeen pertsona orok horien berri izan dezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude