Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa martxoaren 2an, larunbatean, jokatuko da Irungo Palmera Montero gunean. Hamar urteren ostean berriro antolatu da txapelketa, Korrika Irundik abiatuko dela aprobetxatuz. Otsailaren 29an amaituko da txapelketan izena emateko epea. Izen ematea formulario hau betez egin behar da.

Bost euro ordaindu beharko dira txapelketan parte hartzeko. Era berea, bertan bazkaltzen geratzeko asmo dutenek, beste 20 euro ordaindu beharko dituzte. Parte-hartzaileek ordainketa txapelketaren egunean bertan egin beharko dute.

Aitzondo Irungo Euskara Taldeak, Korrikarekin eta Irungo Udalarekin batera, antolatutako txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da. Parte-hartzaile guztiek izango dute lehen proba egiteko aukera, eta hiru onenak pasako dira final handira. Ohi bezala, azken proba jendaurrean jokatuko dute finalistek. Parte-hartzaileek paperezko nahi adina hiztegi eta entziklopedia erabiltzeko aukera izango dute.

Txapelketaren irabazleentzako sariak izango dira. Irabazleak txapela eta 400 euro eramango ditu; bigarrenak, 200 euro; eta, hirugarrenak, 100 euro.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude