Klubaren eguna ospatuz hasi du Bidasoa XXI klubak 2024/2025 denboraldia

Argazkia: Aitziber Marcos

Urtero bezala, Klubaren Eguna ospatuz hasi du Bidasoa XXI klubak denboraldi berria. Irekiera ekitaldiaren programa aurreko denboraldietakoaren antzekoa izan zen.

Ekitaldia klubeko igerilari guztiek parte hartu zuten errelebo jendetsuarekin hasi zen. Txikiek eta nagusiek 8 talde osatu zituzten, bertaratutakoen gozamenerako. Ondoren, errekonozimenduen unea iritsi zen, eta, aurten Irungo alkate Cristina Laborda eta Borja Olazabal Kiroletako ordezkaria izan ziren bertan. Ekitaldi horretan txapelketa nazionaletan domina lortu zutenak eta Errekorren bat gainditzea lortu duten igerilariak aintzatetsi ziren. Berriki hildako Gabriel Olazabalen lana aitortzea ere aurreikusita zegoen, baina, egutegi arazoak tarteko, atzeratu egin da ekitaldia.

Bertaratutako guztien argazki jendetsua egin ondoren, Txankleta jaurtiketa txapelketaren txanda iritsi zen. Ekitaldia kafetegian egindako lunch batekin itxi zen.

Orain kirol arloan zentratzeko unea irtsi da eta, urrutira joan gabe, federatuek datorren astean izango dutelako lehen hitzordua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude