Bidasoa XXI igeriketa klubeko haurrek ere Euskal Herriko Txapelketa irabazi dute beren kategorian

Haurrek ez zuten kimuek baino gutxiago izan nahi eta argi eta garbi menderatu zuten euren kategoriako EHko Txapelketa. Igerilari gazteak nagusi izan ziren kategoria mixtoan eta gizonezkoak hirugarren. Azpimarratzekoak dira urrezko 13 dominak, Enai Galzacortaren garaipenekin (50M, 100M, 200M eta 200X). Oihan Cabanesek hiru urre lortu zituen (50M, 100M eta 100E), Enara Cendoyak 200Ln irabazi zuen, Unax Corchonek 200En, mutilek 3 txandatan eta gainera 4x100X mistoan. Aipatzekoak dira, halaber, Oihan Cabanesek 14 urteko M50ean eta Enai Galzacortak 15 urteko M100ean lortutako Klubeko errekor berriak.

Bestalde, kimuek 50M-ko igerilekuan debutatu zuten Pauerako irteera batean Gipuzkoako Igeriketa Federazioarekin. Igerilekuaren luzera horretan esperientziarik ez zuten arren, klubeko 7 errekor berri lortu zituzten. Esteban Nazabal nabarmendu behar da, 50L, 100L, 400L, 50M eta 200X errekorrekin. Gotzon Ausanek 50Bkoa lortu zuen eta Eider Emazabelek 50Mkoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude